Edukira joan

Hamelin

Koordenatuak: 52°06′11″N 9°21′36″E / 52.1031°N 9.36°E / 52.1031; 9.36
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hameln» orritik birbideratua)
Hamelin
Saxonia Behereko hiri independentea
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia Beherea
Saxonia Behereko barrutiHameln-Pyrmont barrutia
AlkateaClaudio Griese (en) Itzuli
Izen ofizialaHameln
Posta kodea31785, 31787 eta 31789
Udalerri kodea03252006
Geografia
Koordenatuak52°06′11″N 9°21′36″E / 52.1031°N 9.36°E / 52.1031; 9.36
Map
Azalera102,53 km²
Altuera68 m
Demografia
Biztanleria57.905 (2022ko abenduaren 31)
511 (2021)
alt_left 30.307 (%52,3) (%47,7) 27.598 alt_right
Dentsitatea565 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia05151, 05158
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakQuedlinburg, Torbay (en) Itzuli, Saint-Maur-des-Fossés eta Kalwaria Zebrzydowska (en) Itzuli
MatrikulaHM
hameln.de

Hamelin (alemanieraz Hameln) Alemaniako herri bat da, Saxonia Beherea estatuan kokatua, Ipar Renania-Westfalia estatuarekin duen mugatik gertu.

Itsaso mailatik 68 metroko garaierara dago herria. Ibairik garrantzitsuena, Weser ibaia da. Bertatik igarotzen da Ipar Itsasoan itsasoratzen den ibai hau.

Hamelingo txirularia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Hamelingo txirularia»
Hamelingo txirularia
Hamelingo etxe tradizionala

Zerbaitegatik baldin bada ospetsua Alemaniako herri hau, Hamelingo txirulariaren ipuinagatik da. Berau, ipuin herrikoi bezala sortu zen hasieran. Ondoren, baina, Grimm anaiek, ipuin honen beste bertsio bat idatzi zuten, eta bertsio hau izan da mundu osoan ospetsu egin dena.

Gaur egun Hamelingo alde zaharra ikusteko modurik erakargarriena "txirulariaren bidea" jarraitzea da. Zuriz margoturiko arratoiak jarraitzea besterik ez dago.

Hamelinen historia 851 urtean sorturiko monasterio batekin hasten da. Monasterioaren inguruan herrixka sortuz joan zen eta XII mendean dagoeneko herri eskubideak jaso zituen. Txirulariaren istorioa 1284 urtean jazotako gertaera baten oinarrituriko kondaira dela diote.

XV eta XVI mendeetan Hansa Ligako partaide txiki bat izan zen. 1634 urtean, Hogeita Hamar Urteko Gerran suediarren armadak Hamelin setiatu zuen eta ondoren konkistatua izan zen. Hurrengo mendean lau gotorlekuk babesten zuten Hamelin eta Hanoverko erresumako hiri gotortuena bilakatu zen, "Iparraldeko Gibraltar" ezizena ere eman zitzaion. Hala ere Napoleonen tropek bereganatu zuten 1808an eta harresi eta gotorleku guztiak desegin zituzten. 1867an Prusiak eskuratu zuen eta 1871ean Alemaniako Inperioaren barnean gelditu zen.

Bigarren Mundu Gerran Hamelingo presondegia sozial-demokrata, komunista eta beste hainbat disidente politiko gartzelaratzeko erabili zen. Gartzelan bertan 200 pertsona inguru hil ziren, baina ondoren aliatuen aurrerapenak gerarazteko preso hauek erabili zituzten "heriotz martxa" izenekoetan eta hor oraindik eta jende gehiago hil zen. gerra ondoren britainiar tropen esku gelditu zen hiria eta alemaniako gerra kriminalak atxilotu eta gartzela hartan sartu zituzten 200 inguru urkatuak izan ziren.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Alde zaharra (Altstadt): Egurrezko sare egitura duten XVI eta XVII mendetako etxe ugari ikus daiteke bertan. Aipatzekoa da bereziki Rattenfängerhaus delakoa (arratoi ehiztariaren etxea), 1602an eraikitakoa. Rattenfänger Glockenspiel erlojuak txirulariaren irudien karrusela dauka, egunero dantza berezia erakusten duena.
  • Pizkundearen esperientzia museoa (Erlebniswelt Renaissance): Pizkunde garaiari buruzko museoa da.
  • Beira lantegia (Glashütte Hameln): Beiraren lanketari buruzko tailer-museoa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]