Hamurabi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hamurabi[1] (k.a. 1792 - k.a. 1750) Babiloniako erregea izan zen. Bere erreinuak Babiloniaren eta amortar nomaden igoera irudikatu zuen.

Hamurabi erregea Rim-Sin erregearen jabetzak eskuratzen saiatu zen, eta bere zazpigarren urtean tronuan bere aurkariaren bi jabetza nagusienetakoak eskuratu zituen, Uruk eta Isin.

Behin jabetza hauek indartuta, beste jabetza batzuen bila hasi zen, eta hala, lau urteren buruan Rapiqum eta Shabili eskuratu zituen, eta Emutbalen aurka espedizioak burutu zituen Babiloniako ekialdean.

Hain indartsu bihurtu ondoren, azkar sortu zen Tigriseko herrien koalizio bat errege honi aurka egiteko. Ondorioz, Bi erreken guda egin zen eta Tigriseko herrien koalizioa menderatua izan zen, eta erregetzako 31. urtean Sumer eta Akadeko errege aldarrikatu zen, honela Mesopotamiaren agintea bermatzen zuen. Hala ere konkistak jarraitu zituen, Mari , Malgium eta Subartu hiriekin.

Bere erregetza Hammurabi Kodearekin amaitu zen, arauez osatutako kode bat, geroko kodeentzako modelo bezala balio izan zuena, oso garrantzitsua suertatu zen dokumentu hau Mesopotamiako gizartea ikertzeko. Bere heriotzaren ondoren Anarkia urte batzuk ezarri ziren, pertsonai ezezagun batzuk tronuarengatik borrokan aritu ziren eta. semeak hartu zuen erregetza.

Hamurabiren kodea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ausa hirian aurkitu (1901-1902) eta gaur egun Louvreko museoan dagoen dioritazko zutarri batean idatzirik gorde den Hamurabi, Babiloniako erregearen lege bilduma. Zilindroaren behe-erliebean Samas, justiziaren jainkoa, ageri da Hamurabiri legeak ematen, erregearen legea jainkoaren hitza dela adierazi nahiz. Zutarriaren bi aldeetan, molde kuneiformez (ziri erako moldez), akkadieraz idatzitako 282 epai daude, 34 zerrendatan. Epai bilduma bat da, eta epaileentzako orientabidea izan nahi du, tokian tokiko ohiturak baztertu gabe, hala ere. Hiru gizaki maila bereizten dira bertan: libreak, mendekoak eta esklaboak. Talion legea da oinarri. Familia eskubideari dagokionez (emaztearen legezko nortasuna, ezkontza haustea, herentzia, etab.), halako oreka bat gertatzen da gizonezkoen eta emakumezkoen artean. Merkatarien aginpidea sendo bermaturik dago. Kodearen berritasuna legezko printzipioak argi adierazi izanean datza, eta berdintasuna du helburu nagusia. Erabateko eragina izan zuen antzinateko Ekialde Hurbileko legedietan. Bestalde, bertan erabilitako idazkera literatura eredu klasiko bilakatu zen urte luzeetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Sin-Muballit
Babiloniako erregea
K. a. 1792-K. a. 1750
Ondorengoa
Samsu-Iluna

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hamurabi Aldatu lotura Wikidatan