Samsu-Iluna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Samsu-Iluna
Babiloniako errege

1750 K. a. (juliotar) - 1711 K. a. (juliotar)
Hamurabi - Abi-Eshuh
Bizitza
Herrialdea Babilonia
Familia
Aita Hamurabi
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

Samsu-Iluna (amorriteraz: Shamshu; baita ere Samsuiluna, Šamšu-iluna edo Schamschu-iluna) Babiloniar Inperioko erregea izan zen, K.a. 1749 eta K.a. 1712 bitartean gobernatu zuena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hammurabi ospetsuaren semea zen. Haren erregealdian, Babiloniar Inperioak probintzia ugari galdu zituen. Larsako Rim-Sin II.aren aurka borrokatu zen. Borrokaren zatirik gehiena, Elamen eta Sumerreko mugan gertatu zen, Rim-Sin II.a hartua eta exekutatua izan aurretik. Berak ere, gerran zehar, Ur eta Uruk hiriak partzialki suntsitu zituen.

Iluma-Iluk, Isingo azken erregea izan zen Damiq-Ilishuren semea zela sinestaraziz, Samsu-Ilunaren aurkako matxinada sortu zuen Sumerren. Iluma-Iluk Sumer hegoaldeko Nippurren askapena lortu zuen. Elamgo errege zen Kutir-Nahhuntek ere, Samsu-Iluna eraso zuen, hau garaituz, eta Elam, berriz ere, Babiloniagandik independente bihurtu zen.

Samsu-Ilunaren agintaldian, kasitarrek Babiloniar Inperioa inbaditu zuten lehen aldiz, K.a. 1741ean. Hau, Gandash buruzagiaren agindupean gertatu ei zen, kasitarrek Babiloniaren konkistatzaile gisa gogoratu baitzuten, Gandashen agintaldian kasitarrekin zerikusia duen ebidentzia testualik ezagutzen ez den arren.


Aurrekoa
Hammurabi
Babiloniako erregea
K.a. 1749-K.a. 1712
Ondorengoa
Abi-Eshuh