Hareetako soldaduak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hareetako soldaduak, Star Wars film saileko pertsonaia batzuk dira.

Inperio Galaktikoaren asaltuzko soldaduak dira, basamortu giroko planetetara bidaliak. Eguzki aurkako plakekin eta, euren jantzi eta kaskoan, sistema hoztaile gehiagorekin hornitutako stormtrooper unitateak dira, bero jasanezina jasateko entrenatuta daudenak. Hareetako soldaduek, bidaliak izan ziren planetetako animaliak erabiltzen zituzten montura bezala, euren erresistentzia paregabeagatik, Tatooine planetatik beste planeta batzuetara eramanak izan ziren Dewbacken kasuan bezala. Hareetako soldadu talde batek, C-3PO eta R2-D2 droideak bilatu zituzten Tatooine Planetan Izar Hiltzailearen planak Obi-Wan Kenobiri eramaten ari zirenean. Sorbalda babesle bat eramaten ohi dute eskuineko sorbaldan, beltza soldaduen kasuan eta gorria edo laranja ofizialenean. Unitate zehatzen batzuk, urdin-berdexka koloreko sorbalda babesle mota bat ere erabiltzen dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]