Harisu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harisu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak이경엽, 이경은
JaiotzaSeongnam (en) Itzuli1975eko otsailaren 17a (49 urte)
Herrialdea Hego Korea
Hezkuntza
HeziketaJangan University (en) Itzuli
Naksaeng High School (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, zinema aktorea eta modeloa
Pisua48 kilogramo
Altuera168 zentimetro
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm1040215 Twitter: foxyrisu Instagram: risu_ha Youtube: UCcEcNONTSQy9dKwKQ8P8Guw Musicbrainz: d1d552e8-9c3c-4960-918d-6e01550c0cf5 Edit the value on Wikidata

Lee Kyung-eun, Harisu (koreeraz: 하리수) goitizenez ezaguna , (Seongnam, Hego Korea, 1975eko otsailaren 17a) hegokorear pop abeslari, modelo eta aktorea. Emakume transgeneroa da, 1990eko hamarkadan sexua berresleitzeko ebakuntza egin zuen eta Hego Korean sexu-aldaketa legez aitortu zitzaion bigarren pertsona izan zen.

2001ean ospea lortu zuen DoDo kosmetika-etxeko telebista iragarki arrakastatsu batean agertzeagatik. Horrek musikagintzaren eta antzezpenaren bidea ireki zion. Guztira bost musika-album argitaratu ditu, tekno eta R&B musika-estiloak uztartuz.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburua Argitaratze-eguna Salmenta-postua Salmentak Oharrak
Temptation 2001eko irailaren 22an 32. 25.474 (2001eko urriko datuak) Taiwanen ere argitaratua.
Liar 2002ko urriaren 28an 23. 15.760 (2002ko urriko datuak)
Foxy Lady 2004ko otsailaren 2an 2005ean Taiwanen, Txinan eta Malaysian ere argitaratu zen, mandarinez grabatutako abesti gehigarriak zituela.
Harisu 2006ko urtarrilaren 24an 46. 1.596 (2006ko urtarrileko datuak) Taiwanen eta Txinan ere argitaratu zen, mandarinez grabatutako abesti gehigarriak zituela.
Summer 2006ko uztailaren 25ean

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2001 Yellow Hair 2 J Soinu-bandako bi abesti grabatu zituen.
2002 City Horror Series (TB) Bai Lan generala. "The Song of the Dead" atalean agertu zen.
Emergency Act 19 Harisu Agerraldi laburra.
2004 Hi! Honey (TB) Lu Jia Ling
Colour Blossoms Madam Umeki
Free As Love
2005 Beating Heart (TB) Kim Hae-jung 3., 4., 9. eta 12. ataletan agertu zen
2006 Possessed Lisu Soinu-bandako abesti nagusia ere abestu zuen.
2007 Police Line (TB)
2009 The Return of Iljimae (TB) Ki Seon-nyeo