Harizpi bakarreko eta polaritate negatiboko RNA birus
Itxura
Harizpi bakarreko eta polaritate negatiboko RNA birus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Harizpi bakarreko eta polaritate negatiboko RNA birusa, edo (-)ssRNA virusa, bere genoman kate bakarreko RNA duen birusa da, norantza negatibokoa, tarteko DNArik erabili gabe erreplikatzen dena. Baltimoreko sailkapeneko V. taldeko birusak dira.[1] RNA genomikoa RNA mezulariaren konplementarioa da birus horietan; beraz, itzulpenaren aurretik RNA positibo bihurtu behar da, RNA polimerasa baten bitartez. Mota honetakoak dira Marburg gaixotasuna, ebola, elgorria, hazizurria, amorrua eta gripea eragiten duten birusak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Baltimore, D. Expression of animal virus genomes. Bacteriological Reviews, 35 (3), 235–241. orrialdeak, 10.1128/MMBR.35.3.235-241.1971, ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2020-5-15).