Urrezko Tenplua

Koordenatuak: 31°37′12″N 74°52′36″E / 31.62°N 74.87667°E / 31.62; 74.87667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Harmandir Sahib» orritik birbideratua)
Urrezko Tenplua
ਹਰਿਮੰਦਰ ਸਾਹਿਬ
(Harmandir Sahib)
ਹਰਿਮੰਦਰ ਸਾਹਿਬ
Urrezko tenplua eta erromes bat.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatua Punjab
Division in IndiaJalandhar division
Indiako barrutiAmritsar barrutia
HiriaAmritsar
Koordenatuak31°37′12″N 74°52′36″E / 31.62°N 74.87667°E / 31.62; 74.87667
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1589
ErlijioaSikhismoa
Arkitektura
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iii), (iv) eta (vi)
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Urrezko Tenplua (punjabieraz ਹਰਿਮੰਦਰ ਸਾਹਿਬ edo ਹਰਿਮੰਦਿਰ ਸਾਹਿਬ), Harimandar Sahib, Darbar Sahib, Hari Mandir edo Harimandar ere deitua, beste aldaera batzuen artean, Indiako Punjabeko Amritsar hirian dagoen tenplu sikh bat da. Sikhek tenplu sakratuena bezala eta bizitzan behin egin beharreko erromesaldiaren helmuga bezala dute, otoitz egin eta bere erregutzeak eskaintzeko. Gaur egun, gainera, mundu osoan turismo erreferentzia handia bihurtu da.[1]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenplua mendebaldeko munduan nagusiki Urrezko Tenplua bezala ezagutzen da, baina posible da Amritasarreko Urrezko Tenplua bezala itzulia aurkitzea. Hala ere, bere benetako izena Harimandir Sahib da, punjabieratik datorrena eta literalki Jainkoaren Tenplua esan nahi duena, non Hari-k jainkoa esan nahi duen eta Mandir-ek tenplua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984ko ekainak 3tik 6rarte Indiako Armadak Urrezko Tenplua eraso zuen Izar Urdina operazioan, lehen ministroa zen Indira Gandhik agindutakoa, Jarnail Singh Bhindranwale buruzagi sikhak bere saiakera independentistan okupatu ondoren. Operazioaren buru Kaldip Singh Brar jenerala zegoen, Infanteriako 9. Dibisiokoa eta, operazioan zehar, tenplua hartuta zutenek uko egin zioten alde egiteari. Honek bi indarren arteko borrokak eragin zituen eta bertan zauritutako eta hildako mordoa egon ziren.[2]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Urrezko tenplu historikoa eta Akal Takhat» eu.eferrit.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  2. Gray, Martin. Urrezko tenplua, Amritsar-Erromesen Munduko Gida. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]