Harpauso

Harpausoak edo zaparriak ibai bat zeharkatzeko harri soltez osatutako bidea osatzen duten harriei esaten zaie. Lokatzez betetako bideetan ezartzen diren zapaltzeko harriek ere izen bera hartzen dute. Harpauso eta zaparri hitzak, adiera honetan, pluralean erabili ohi dira.[1]
Harpausoek oinezko bati ur-ibilgu natural bat (errekasto bat, ibai txiki bat) edo lokatzez betetako bide bat gurutzatzeko aukera ematen diote.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Haien jatorri historikoa ezezaguna bada ere, litekeena da harriak zapaltzea, enborrezko zubiekin batera, gizakiek asmatutako ur masak zeharkatzeko modurik goiztiarrenetakoak izatea, zubien aurrekari.
Harpausoak, harri handiez osaturik daudenean batez ere, komunitate baten presentziaren berri ematen dute, auzolana behar da horrelakoak prestatzeko.
Harpausoak naturatik zuzenean hartutako harriekin eraiki daiteke edo harri landu erregularrekin.
Japoniar lorategietako iso-watariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniar lorategi tradizionaletan, iso-watari hitzak, urmael baten sakonera txikiko zatiak zeharkatzen dituzten harrizko bidezidorrei egiten die erreferentzia, zubi-pasabide motelago baten antzera funtzionatzen dutenak. Iso-watariak erabiliz urmaelak zeharkatzeko, edo errekastoen sakonera txikiko zatiak, aintziretako edo edo urmaeletako animaliak eta landareak ikus daitezke, hala nola karpak, dortokak, igelak eta uretako hegaztiak.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «harpauso - Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2023-10-02).