Haur abandonatuen etxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fraisoro etxea, 20. mendea, Zizurkil.

Haur abandonatuen etxeak edo inklusak (Hego Euskal Herriko hitza) haurdunaldi desiratu gabeen ondorioz abandonatutako haur jaioberriak utzi eta hezteko erakundeak ziren, elizarekin lotuak kasu batzuetan, eta 18. eta 19. mendeetatik aurrera, erakunde publikoen ardura zirenak. Etxe hauek eta beste askok jaioberrientzako tornuak izaten zituzten, umeak bertan utzi ahal izateko.

Esate baterako, Gipuzkoan, 1804tik aurrera, erakundeek antolatu zuten zen utzitako haurren bilketa, eta horretarako lau inklusa prestatu ziren, Donostian, Tolosan, Bergaran eta Azpeitian. 100 urteren buruan, sistema hori erakunde bakar zentralizatu batekin ordezkatu zen Gipuzkoan, Fraisoroko Sehaska Etxea sortu zenean[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aldizkaria, Hik Hasi. «Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]