Hay cuentos aún por inventar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hay cuentos aún por inventar
Doctor Deseo taldearen pop-rock
Argitaratze data1998
GrabazioaLorentzo Records (Berriz)
DiskoetxeaDiscos Suicidas

Hay cuentos aún por inventar Doctor Deseo musika taldearen bosgarren diska da, 1998. urtean taldeak argitaratutakoa[1].

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Francis Díez (ahotsa)
  • "Kike" Valverde (gitarra)
  • Josi Jiménez (baxua)
  • "Txanpi" (bateria)
  • Raúl Lomas (teklatuak)

Grabaketa eta abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriz ere hiru urtetako atseden baten ondoren diska berria kaleratu zuen Doctor Deseok. Pop-rock doinuez gain cabaret toke bat ere badu diska honek[2]. Mexikon bira bat egin zuten, 1996tik zale ugari baitzituen taldeak bertan[3].

Grabaketa Berrizko Lorentzo Recordsen egin zuten eta soinu teknikaria Josu Monge izan zen, taldeko bateria izana zena 1986 eta 1995 artean[3]. 2017an LP itxuran atera zuen berriz Discos Suicidasek[4].

Aurreko diskan hartutako ohiturari jarraituz, honetan ere bada euskarazko kanta bat, Xabier Leteren Ni naiz abestiaren bertsioa.

Azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azala berriz ere argazki bat da, aurrekoak ez bezala koloretan dagoena. Bilboko Ibaizabal ibaiaren panoramika bat ikusten da La Salve zubitik aterata dagoena. Lehen planoan neska baten bi hanka ikusten dira zubiko barandilan hankapuntetan, Dulces sueños abestian esaten den bezala salto egiteko prest.

Kantuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Vías muertas - 5:25
  2. Hay cuentos aún por inventar - 3:20
  3. ¿Quién mueve las cuerdas? - 4:04
  4. Dulces sueños - 4:39
  5. En tu rincón - 2:59
  6. Angel fugáz - 5:48
  7. Ruinas de un adiós - 3:10
  8. En el sol de tus ojeras - 3:48
  9. Tápame los ojos - 2:55
  10. Ni naiz - 4:08
  11. A pesar de todo nos divertiremos - 3:59

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) jorgiyo. «Ya tenemos» DOCTOR DESEO (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  2. Txiribita. (2012-02-03). «Doctor Deseo - Hay Cuentos Aun Por Inventar (1998)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  3. a b (Gaztelaniaz) ERLANTZ. «Historia de la musica Rock - Doctor Deseo» historiasderock.es.tl (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  4. (Ingelesez) «Doctor Deseo - Hay Cuentos Aun Por Inventar» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]