Hegelianismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hegelianismoa Hegelen teoriak oinarritzat hartzen dituen filosofia dotrina da. Hegelianismoaren barnean, hiru joera bereizi ohi dira:

1) Hegelzale ortodoxoak, maisuak eraikiriko sistema filosofikoaren iruzkingile, jarraitzaile eta zabaltzaile izan direnak (Biedermann, Erdmann, Fischer, Rosenkranz, Vischer, Zeller).

2) Hegelzale ezkertiarrak edo hegelzale gazteak, metodo dialektikoaren ondorioei atxiki zaizkienak, oro har materialistak, ateoak eta liberalak (Strauss, Bauer, Feuerbach, Hess, Ruge, Von Stein). Marx, Engels eta Stirner ere talde horretakoak izan ziren; gerora aldendu baziren ere.

3) Neohegelzaleak, Hegelen idealismoa eta hark estatuari buruz zuen pentsamendua bereneganatu zutenak (Spaventa, Croce, Gentile, Bosanquet, Bradley, Royce, Stirling).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]