Teoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Teoria sistema, prozesu edo fenomeno bati buruzko kontzeptuak, horien arteko erlazioak eta oinarriko proposizioak elkarlotzen dituen egitura da, haiei buruzko azalpen eta aurresanak egitea helburu duena. Ikerketa zientifikoa teoriak eratuz gauzatzen da, gero eta teoria orokorrago eta zabalagoak eratuz; horien artean erlatibitatearen teoria, teoria zinetikoa eta eboluzioaren teoria, besteak beste. Teoriak ez dira absolutuak eta estatikoak; izan ere, denboran zehar jasotako datuen eta haiei buruz egindako azterketen eta teoriaren barnean ebatzitako problemen arabera doaz garatzen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)   Mosterín, Jesús; Torretti, Roberto (2010), Diccionario de lógica y filosfía de la ciencia ("Teoría" sarrera) .


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.