Edukira joan

Hego tontorra (Everest)

Koordenatuak: 27°59′06″N 86°55′33″E / 27.985°N 86.9258°E / 27.985; 86.9258
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hego tontorra (Everest)
Datu orokorrak
Garaiera8.749 m
Prominentzia10 m
Motagailur
Geografia
Map
Koordenatuak27°59′06″N 86°55′33″E / 27.985°N 86.9258°E / 27.985; 86.9258
Honen parte daEverest
MendikateaMahalangur Himal (en) Itzuli
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoTibeteko eskualde autonomoa
Leku geografikoaEverest
Mendizaletasuna
Lehen igoera1953ko maiatzaren 26an, Edmund Hillary eta Tenzing Norgay.[1][2]
Ohiko bideaHego aurpegia. hego mendi-lepo bidea.

Everesteko Hego tontorra, munduko bigarren gailurrik altuena da, itsas mailatik 8.749 metro gorago baitago. Alta, ez da munduko bigarren mendirik altuenaren bezala ezagutzen (K2 da bigarren altuena, 8.611 m.), izan ere, Everest mendiari lotutako bigarren mailako tontorra baita, eta ez, beraz, mendia bat bere horretan. Horrela, bere oinarritik neurtuta, 11 metro altuera baino ez dauka.

1996ko Everesteko desastrea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996ko desastrearen ondorioz, Rob Hall gidaria eta beste hiru pertsona hil ziren Hego tontorrean, tontor nagusitik jaisten ari zirela ezusteko elur ekaitz batek harrapatuta. Hall bizirik iraun zuen gau osoan eta irrati bidezko kontatua ezartzea lortu hurrengo egunean. Halere, egun horretan bertan izoztuta hil zen, 1996ko maiatzaren 11ean. Bere gorpua oraindik ere Hego tontorrean dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Isserman, Maurice eta Weaver, Stewart: Fallen Giants: A History of Himalayan Mountaineering from the Age of Empire to the Age of Extremes. 2010. Yale University Press. isbn=9780300164206. 286–287 orriak.
  2. Kerr, Jim: Hillary and Norgay's Mount Everest Adventure: Great journeys across earth. 2008. Heinemann-Raintree Library. isbn=9781403497550. 45. orria.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]