Hegoaldeko Estatu Batuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estatu Batuetako mapa, gorriz Hegoaldeko estatuak, betiere Estatu Batuetako Errolda Bulegoaren arabera.

Estatu Batuetako Hegoaldea (ingelesez Southern United States), sarritan eta herrialde hartako herri hizkeran Amerikar Hegoaldea, Dixie, edota soilik «Hegoaldea» (ingelesez American South, Dixie, Down South, edota soilik the South) Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialde eta hego-erdialdeko eskualde handi eta nabarmena da. Bere kultura eta historia ondare bereziaren ondorioz, lehenbiziko europar kokapenak barne, Hegoaldeak bere berezko ohitura, literatura, hizkera, musika motak eta sukaldaritza garatu ditu.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]