Ingalaterra Berria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ingalaterra Berria
New England USA.svg New England USA closeup.svg
Estatuak
 Connecticut
 Maine
 Massachusetts
 New Hampshire
 Rhode Island
 Vermont
Hiri handiena
Boston (Massachusetts)
Boston

Ingalaterra Berria[1] Ameriketako Estatu Batuetako azpieskualdea da, herrialdeko ipar-ekialdean dagoena.

Mugakideak hauexek ditu: Erdialdeko Estatu Atlantikoak eskualdea mendebaldean Kanada iparraldean eta Ozeano Atlantikoa ekialdean eta hegoaldean.

181.440 km2-ko azalera dauka eta 2006an 14.239.724 biztanle zituen (76.7 biz./km2).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1614an John Smith kapitain ingelesak "New England" izena eman zion eskualdeari, A Description of New England bere liburuan.

Estatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdea sei estatu hauek osatzen dute, biztanleen kopuruaren arabera ordenaturik:

  1.  Massachusetts: 6.349.097 biztanle (2000).
  2.  Connecticut: 3.405.565 biztanle.
  3.  Maine: 1.274.923 biztanle.
  4.  New Hampshire: 1.235.786 biztanle.
  5.  Rhode Island: 1.048.319 biztanle.
  6.  Vermont: 608.827 biztanle.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Boston, Massachusetts: 589.141 biztanle.
  2. Providence, Rhode Island: 173.618
  3. Worcester, Massachusetts: 172.648
  4. Springfield, Massachusetts: 152.082
  5. Bridgeport, Connecticut: 139.529
  6. Hartford, Connecticut: 124.558

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingalaterra Berria Aldatu lotura Wikidatan