Helêne Feuillet

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Helêne Feuillet
Hélène Feillet.JPG
Bizitza
Jaiotza Paris1812ko azaroaren 2a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Biarritz1889ko abenduaren 9a (77 urte)
Lanbidea
Lanbidea litografoa eta margolaria

Joséphine Jeanne Hélène Feillet, (Paris, 1812ko azaroaren 2a - Biarritz, 1889ko abenduaren 9a)[1][2], Euskal Herriko margolari eta litografoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orleansko dukearen eta dukesaren iritsiera Baionara 1839an, Hélène Feilleten margolana.

Hélène Feillet Pierre Jacques Feilleten alaba zen [oh 1].

1835 eta 1840 bitartean bineta sorta bat grabatu zuen Félix Morelek (Bayonne, vues historiques et descriptives) eta Charles-Henri Hennebuttek (Album des deux frontières, Guide du voyageur de Bayonne à St Sébastien) sinatutako bilduma batzuentzat. Azken hori bere ahizparekin ezkondu zen, Blanche Feillet, litografoa ere bazena.

1850 eta 1870 bitarte, zenbait eskuliburu zientifiko ilustratu zituen.

1836tik erakusketak egiten ditu eta 1855ean erakusketa bat egin zuen Londresen.

Margolari osoa izan zen, izan ere, denetarik egin baitzuen: paisaiak, erretratuak, eszena historikoak eta hainbat eta hainbat eszena etnografiko. Hark margotu Orleansko dukearen eta dukesaren iritsiera Baionara (1842) barne ministerioak egindako enkargua izan zen.

Bi helbide hauetan bizi izan zen: Parisen, Enfer 2 karrikan, eta Baionan, Galuperie karrikan.

Gaur egun Baionako kale batek haren izena darama.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pierre Jacques Feillet guardia inperialeko ehiztarien erregimenduko antzinako kide izan zen. Saint Didier-en larriki zaurituta gertatu ondoren, armada utzi eta margogintza ikasten jarri zen Parisen 1814an lehenengo Pernotinekin, eta ondoren, Girodetekin. Irakaslearen alabarekin ezkondu zen, Hélène Pernotin, eta litografian murgildu zen erabat. 1834an, Baionako marrazketa eskolaren zuzendaritza hartu zuen. Angelun hil zen 1855ean Daguerre etxean, Brindos auzoan. Hélènek etxe hori Vauréaleko bizkonteari saldu zion 1876an. Pierre Feilletek eta Hélène Pernotinek hiru seme-alaba izan zituzten: Hélène Joséphine Madeleine, ezkongabea (artikulu honen gaia), Blanche, Charles Hennebutten emaztea, litografoa bera ere, eta Armand Léon, Parisen irakasle ibiliko zena

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]