Edukira joan

Helen Lansdowne Resor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helen Lansdowne Resor
Bizitza
Jaiotza1886ko otsailaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1964ko urtarrilaren 2a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakexecutive (en) Itzuli eta advertising person (en) Itzuli
1916 Ladies' Home Journal

Helen Bayless Lansdowne Resor (1886ko otsailaren 20a1964ko urtarrilaren 2a) J. Walter Thompson Co. agentziako publizitate exekutiboa eta copywriter nabarmen estatubatuarra izan zen. Lansdownen lanean artean A skin you love to touch kanpaina dago, erakartzeko sex-appeala erabili zuen lehen publizitate-kanpainatzat hartzen dena.

Biografia [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helen Lansdowne hegoaldeko emakume bat zen, oztopo sexistak eta klasistak gainditu zituen familia ugarikoa. Gainera, garai hartako ustezko elitistentzat eta publizitate-negozioarentzat ohikoa ez zen bizimodu batetik zetorren.

Helen Lansdowne bere amarekin hazi zen Covingtonen, Kentucky. Ama ezkongabea zen, eta bere anaiaren negozioan lan egiten zuen bere familia mantendu ahal izateko. Lansdowne bederatzi anai-arrebetatik bigarren gazteena zen, eta gainerako anai-arrebekin elkarlanean aritzen zen etxeko lanak egiteko. [1]

Lansdowne Cincinnatin hasi zen publizitatean, eta han ezagutu zuen Stanley Resor. Honen ondoren berarentzat lan egin zuen J. Walter Thompson Co. agentzian. Lansdowne ez zen ohikoa JWT agentzian unibertsitate-hezkuntzarik ez zituelako. Resorrek 1911. urtean New Yorkeko bulegora joan zenean, Lansdowne berarekin joan zen. 1917. urtean ezkondu ziren, eta nahiz eta paper garrantzitsua hartu zuen agentzian hasieratik, ezkontzak onura profesionalak ekarri zizkion. [2]

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lansdowne 1911. urtean New Yorken bizitzen hasi zen. Garai honetan 1911ko martxoaren 8a izan zen Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren lehen ospakizuna.

Publizitateari dagokionez, 1880ko hamarkadan, xaboi, elikagai lataratuak eta zigarro industriek ekoizpen-teknika berriak sartu zituzten, eta erosleak aurkitu eta konbentzitzen saiatzen ziren. Fabrikatzaileez gain, enpresa batzuek ere publizitatera jo zuten. Publizitatea profesionalizatzen hasi zen. Publizitate-agentziak gero eta garrantzitsuagoak ziren eta 1880tik aurrera iragarkien testuez arduratzen hasi ziren, iragarle nazional berrien zerbitzari bihurtu ziren, testuak eta artelanak diseinatuz eta iragarkiak jarriz. JWT agentzia garai honetako handienetako bat izan zen.

1920ko hamarkadan, publizitateak automobilak, irratiak, etxetresna elektrikoak eta aisialdiko jarduerak, hala nola, kiroletako eta zinemako ikusle, sustatzen zituen. Zirkulazio masiboko aldizkarien, irrati-transmisioen eta filmen gorakadak, bitarteko berriak eskaini zituzten iragarkiak kontsumitzaileengana iristeko. Kontsumitzaileen gastua igo egin zen produktu eta zerbitzu horietan. [3]

Lana: Zer egin zuen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Women’s Editorial Department[aldatu | aldatu iturburu kodea]

J. Walter Thompson agentziak Emakumeen Argitalpen Saila sortu zuen, eta Helen Lansdownek zuzentzen zuen. Helen Lansdowne Resorrek ideia esentzialista batekin borrokatu zuen: emakumeak onak ziren emakumeentzako publizitatea egiten, beraiek emakumeak zirelako. Horri jarraituz, berarentzat eta berarekin lan egin zuten emakume interesgarri eta emankorren talde oso bat bildu ahal izan zuen.

Helen Lansdownek Emakumeen Argitalpen Saila sortu zuenean, jada arrakasta handiko publizitate-erredaktorea zen.

Emakume distiratsu eta handinahiek osatu zuten bere plantilla, baina bestalde haietako gehienek jadanik ibilbide arrakastatsuak zituzten sufragio mugimenduan, kazetaritzan, argitalpenean, txikizkako publizitatean, harreman publikoetan, irakaskuntzan edo gizarte-erreforman. [2]

A Skin you love to touch[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lansdownen lehen bezero adierazgarria Woodbury's soap izan zen. 1911. urtean egindako lana benetako aurrerapena izan zen konpainiarentzat, “A skin you love to touch” sorkuntzari esker.

Lansdownek sexu-erakargarritasunaren erabilera publizitatean asmatu zuen, eta "A skin you love to touch" kanpainak hain eragin handia izan zuen, ezen Woodburyren xaboiaren salmentek gorakada nabarmena izan baitzuten hurrengo zortzi urteetan. [1]

LUX[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpaina honentzako bazeuden erronka batzuk. Izan ere, merkatuan xaboi marka gehiegi zeuden haien artean desberdintzen ez zirenak. Bestalde LUX markaren irudia eta leloa ez ziren oso erakargarriak, eta gainera, produktu garestiak saltzen zituen. Horregatik, ikerketa zabala egin zuten xaboia zertarako erabili eta besteetatik nola desberdindu jakin ahal izateko. Hasteko, JWT agentziak LUX markaren estetika aldatu zuen, baita bere leloa: "Lux oihal eder guztientzat". Bestalde, emakumeek beren kabuz zerbait egitearekin lotu zuten LUX xaboia, lanerako edo plazerrarako arropa atseginagoak edo sofistikatuagoak edukitzeko gaitasuna izatearekin zehazki. Amaitzeko, 25 eta 1500 dolar arteko ehun sari baino gehiagorekin lehiaketa bat hasi zuten. Lehiakideak gonbidatu zituzten "Zergatik baloratzen dut LUX" azaltzen zuten gutunak aurkeztera, non produkturako erabilera interesgarrienen zerrendak prestatzen ziren. Azkenean, ia hirurogeita hamar mila lagunek parte hartu zuten lehiaketan, eta 12.000 dolar baino gehiago eman zitzaizkien AEB osoko emakumeei.

Emakumeen Argitalpen Saila arduratu zen produktuaz, eta  burututako kanpaina arrakastatsua izan zen. Era berean, LUX kanpainaren bidez, emakumeak nazio baten eta kontsumitzaileen komunitate nazional baten parte zirela sentitzera bultzatu zituzten. [1]

Crisco[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lansdownek Criscoren kontua ere eraman zuen, landare-olio mota baten marka, produktuaren formula, etiketa eta marketin-estrategia probatzen eta fintzen duen bere lehen produktua izanda. Azkenean, Criscoren emaitzak Woodburyren xaboiarenak  baino hobeagoak izan ziren. [1]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lansdownek teknika dezente erabiltzen zituen bere lana egiteko, hurrengoak nabarmentzen dira: ikerketarekiko konfiantza, emakumeei produktuak saltzeko sentsualitatearekiko interesa, emakumeek produktuekin dituzten harremanak sustatzeko testigantzak eta historia ilustratuaren erabilera. Bestalde, interes handia zuen publizitatearen estetikarekiko. Horri esker, bere iragarkiak egiteko ikuspegi artistiko ugari erabili zituzten. Helen Lansdownek bi ezaugarri eman zizkion lanbide honi: seriotasuna eta arintasuna. Irakurleak adimentsu gisa uler zitzaten nahi zuen. Gizaki erromantiko gisa ez ezik, gizaki sentsual gisa ere uler zitzaten ere nahi zuen.[1]

Zerk egin zuen ospetsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erredaktoreen artean lehenetariko emakume copywriter-a izan zen eta laster bere belaunaldiko copy arrakastatsuena bilakatu zen. Gainera, berebiziko garrantzia izan zuen eremua beste emakumeei zabaltzeko.

Maisu eta eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lansdownek Kentucky-ko landa-eremuan eman zituen lehen urteei eta publizitate-industrian egin zuen igoerari esker, uler dezakegu zergatik garatu zuen Emakumeen Argitalpen Saila JWTn eta zergatik aritu zen beste emakume batzuei aholkuak ematen.

Utzitako ondarea (nola ikusten den bere lana gaur egun)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Publizitate industriaren ideologia maskulinoa, ohiturak eta patriarkatua gainditu zuen emakume karismatikoa eta burutsua bezala ezagutzen da Helen Lansdowne. AEBetako publizitatearen historiako emakume garrantzitsuenetako bat izan zen. Izan ere, XX. mendeko publizistarik eraginkorrenen Advertising Age zerrendan dago.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Scanlon, Jennifer. (2013). «"A dozen ideas to the minute": Advertising Woman, Advertising to Woman» Journal of Historical Research in Marketing 3: 273-290..
  2. a b Sutton, Denise H.. (2009). From Suffrage to Soap. In: Globalizing Ideal Beauty.. Palgrave Macmillan New York, 15-16 or..
  3. a b Pope, Daniel. (2003). Making Sense of Advertisements. , 8-10 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]