Heliopausa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Heliopausaren irudikapen grafikoa

Heliopausa, eguzki haizea izarrarteko ingurunearekin edo beste izar batzuetatik datorren eguzki haizearekin elkartzen den tokiari deritzo.

Gutxi gora-behera, zirkulu edo malko forma duen muga teoriko bat da, Eguzkiaren eraginaren muga adierazten duena. Bere hedapen erradialarekin zerikusia duen dispertsioak eragindako eguzki haizearen presio galera, izarrarteko ingurunearen kanpo presioarekin berdintzen den tokian dago. Etxean ikusteko moduko era bat, arraska batean da, non ur txorrotadak, hedapen laminarreko gune bat eratzen duen hondoa jotzen duen puntuaren inguruan. Gune honen tamaina, ur zingiratuaren emariaren eta presioaren araberakoa da.

Eguzki-sistema eta izarrarteko espazioaren muga adierazten du, eta Eguzkitik ze distantzia zehatzetara dagoen ez da ezagutzen, hau, Eguzkiak, galaxian zehar egiten duen mugimenduaren norantzan txikiagoa dela suposatzen den arren, eta Plutonen orbitatik haratago dagoela ezagutzen da. Kometek, baina, muga hau zeharkatzen dute, euren orbitak oso eszentrikoak baitira eta 50.000 unitate astronomikoetara edo gehiagora hedatzen dira.

Voyager 1a izan zen heliopausa esploratu zuen lehen ontzia, 2004ko abenduan. Voyager 2a 2007ko abuztuan sartu zen heliopausan, eguzkitik 16 mila milioi kilometro ingurura.