Helm

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Helm J. R. R. Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da. Haren istorioa Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. «Burdinazko Esku» edo «Mailu-esku» ezizenez ezaguna, Rohango bederatzigarren erregea izan zen, eta lehen oinordekotza leinuko azkena. Gramen semea da, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2741ean hil zena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erregealdian, Burdinazko Esku bere ezizena lortu zuen, Freka, Freawine erregearen ondorengoa zela esaten zuen rohirrim odoldun dunledinarra zena, ukabilkada batez hil zuenean. Frekak, bere seme Wulf Helmen alabarekin ezkontzeko asmoa zuen. Edorasera abiatu zen armada handi batekin, rohirrim errege zaharra beldurtu eta honek bere proposamena onartzeko asmoz. Baina Helmek ezezkoa eman zion, elkarren artean iraintzen aritu ziren eta Helmek ukabilkada bat jo zion Frekari, guztien sorpresarako, Freka berehala hilda geratuz.

Baina ekintza hau ez zen batere aztia izan, ezta baliogarria ere, lau urte beranduago, Wulfek Rohan konkistatu baitzuen, Edoras, Lurralde Nabarretako biztanleen laguntzarekin inbadituz, eta Rohango errege bezala aldarrikatu zen, Helm, Kuernabilan babestu zen bitartean (beranduago Helmen abismoa bezala ezagutuko zen haizpitarte batean zegoen gotorleku bat). Gondorrek ez zuen laguntzerik izan, euren lurraldeak hegoaldetik inbaditzen ari ziren Unbarreko Kortsarioen aurka borrokatzen ari baitziren.

Behin Kuernabilara heltzean, negu luze bat iritsi zen, eta dunledinarren setio gogorraren aurrean, baliabideak urriak ziren, eta herria desesperatzen hasi zen. Helm, arerioa, bera bakarrik erasotzen hasi zen. Zuriz jantzia eta ekaitzen babespean, bere esku propioekin dunledinar ugari hil zituen. Hain ziren basatiak dunledinarren kanpamentuei eginiko eraso hauek, armarik ez zeramala ikustean, hauek kalterik ezin ziezaioketela egin pentsatzen hasi zirela. Eraso bakoitzaren aurretik, Kuernabilako adarra jotzen zuen, eta, dunledinarrek, soinu honi beldur izaten ikasi zuten.

Gau batean, adarra jo zuen, Helm irten zen, baina ez zen sekula itzuli. Eguzkia irten zenean, erregea izozturik topatu zuten, zutik. Hil ondoren ere, bere izpiritua bere arerioen atzetik zebilela uste zen, hil arte izutuz. Edorasen lurperatua izan zen muinoa, simbelmynëz estalia zegoen, erregea hil zen elurra irudikatzen zuten loreak.

Helmen itzuleraren elezaharra, dunledinarrek eta orkoek oraindik gogoratzen zuten ia 300 urte beranduago, Eraztunaren Gerran gertaturiko Helmen abismoaren setioan. Esaten denez, Theoden eta Aragornen kontraerasoaren aurretik, gotorlekuko adarra jo zen, bertako kobazulo guztietan burrunba egin zuen eta bazirudien ez zela isiltzen. Soinu burrunbatsuak, Rohanen etsai guztiak izutzen zituen, nortzuk, askoz gehiago izan arren, gudua galdu zuten.

Bere oinordekoa, bere iloba Frealaf Hildeson izan zen, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2759an, Rohango hamargarren errege eta bigarren oinordekotza leinuko lehena bihurtu zena.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraztunaren Jauna eleberriaren A eranskina idazterakoan, Tolkienek, Rohango leinua zen Eorlen etxeari buruzko hiru testu idatzi zituen. Lehenean, azkar eta agudo idatzia, Helmen istorioaren zirriborr labur bat baino ez da agertzen, non, Tolkienek, Helm, Negu Luzean Kuernabilan nola babestu zen, bere semeen heriotza elurretan galtzean eta Wulfen porrota Frealafen esku kontatzen dituen. Hala ere, zirriborro honetan ez da Wulfek eginiko Rohanen inbasioa zehatz aipatzen, eta hau, Rohango errege, Helm hil ondoren bihurtzen da, Lurralde Ilunetako gizakien laguntzari esker. Bigarren eta hirugarren testuetan, Tolkienek ez zuen aldaketarik egin Helmen istorioan, eta, azkenik, ab initio idatzi zuen, Eorlen etxeari buruzko sekzioa idazmakinaz idaztera pasatzean.


Aurrekoa
Gram
Rohango erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2741-2759
Ondorengoa
Frealaf