Helsingborgs IF
Sorrera | 1907 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Olympia edukiera: 16.500 lagun inaugurazioa: 1898 (1997an berriztua) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Sten-Åke Tjärnlund | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Jörgen Lennartsson | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Allsvenskan (1. maila) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2024 | 4.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | http://www.hif.se/ | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Helsingborgs IF (izen osoa Helsingborgs Idrottsförening) Suediako Helsingborg hiriko futbol taldea da. 7 aldiz irabazi du Suediako liga eta 5 aldiz kopa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1907an hiriko Svithiod eta Stattena taldeek bat egitean sortu zen. Taldearen "urrezko aroa" 1929ko txapelketarekin hasi zen. Lehen bi urtetako garaipenak ofizialak ez diren arren urte haietan Suediako talde onena bihurtu ziren 5 txapelketa eta kopa bat irabaziz.
1998an Åge Hareide entrenatzaile norvegiarra fitxatu zuen eta liga eta kopa bana eskuratu zituen ia sei hamarkada beranduago. 2006an Henrik Larsson entrenatzailea fitxatu zuen eta sasoi berri bati eman zion hasiera. Ordutik hiru kopa, liga bat eta bi superkopa lortu ditu. 2011ean urte bikaina izan zuen hiru txapelketak irabaziz, 2016an ordea maila galdu zuen. 2018an 2. maila irabazi eta maila gorenera itzuli da.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suedian: 14
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Suediako Liga (7): 1929*, 1930*, 1933, 1934, 1941, 1999, 2011.
- 1929 eta 1930ko ligak ez dira ofizialak.
- Suediako Kopa (5): 1941, 1998, 2006, 2010, 2011.
- Suediako Superkopa (2): 2011, 2012.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Samieraz) Webgune ofiziala