Hepatica nobilis

Wikipedia, Entziklopedia askea


Hepatica nobilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRanunculales
FamiliaRanunculaceae
GeneroaHepatica
Espeziea Hepatica nobilis
Gibel-belarra, Hepatica nobilis

Gibel-belarra (Hepatica nobilis) Ipar hemisferioko eskualde epeletako ia baso guztietan hazten da, lehorrenetan izan ezik. Kareharrizko lurrak nahiago ditu,eta ugaria da mendietako eremu fresko eta laiotzetan. Hegoaldeko toki lehorrenetan,urdinak izaten dira beti. Eremu hotz eta hezeenetan zuriak eta arrosak.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belar-landare txiki iraunkor edo bizi bat da, 20 cm-ko altuera gainditzen ez duena. Oro har urdinak edo urdin-moreak dira, baina badaude lore zuri eta arrosak dituzten aldaerak. Oso goiz agertzen dira, udaberri hasieran edo negu betean hain hotzak ez diren lekuetan, hosto berriak zabaldu baino lehentxeago. Fruitua poliaquenio bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hepatiko izena hostoek gibelarekin duten antzekotasunetik dator. Lorea organo horren kolorearen antzekoa da. Aspaldi, gibeleko gaitzak tratatzeko landare erabilgarria zela uste zen.Gaur egun badakigu ez duela inolako propietaterik erabilera horretarako, eta landare freskoa toxikoa da.

Propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Arotik erabiltzen da bronkitisa eta tantak tratatzeko. Gaur egun homeopatian baino ez da erabiltzen. Kanpotik, konjuntibitisak sumindutako begiak garbitzeko erabiltzen da.

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare freskoa, toxikoa da. Gastroenteritisa eragin dezake, eta, beraz, landare lehorra erabili behar da beti ahotik emateko. Diuretiko eta hesteetako antiinflamatorio gisa erabiltzen da eta ez da zaurientzako egokia.

Hostoak udaberrian biltzen dira infusioak prestatzeko.


Izen hauez ere ezaguna da: gibel-belarra, gibelekoa, hepatika noblea, hirutasunaren belarra, hirusta urreztatua, otso-biola.