Ipar hemisferio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Ipar hemisferioa, Iparburutik ikusita

Ipar hemisferioa edozein planetaren —baina bereziki Lurraren— iparraldeko erdia da, hau da, Ekuatoretik iparraldera dagoen esfera-erdia.

Lurrari dagokionez, ipar hemisferioan osorik sartuta daude Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Asia (lurralde gutxi batzuk izan ezik). Afrika eta Hego Amerikako iparraldeak ere ipar hemisferioan daude; Afrikaren kasuan, lur zatirik handiena dago hemisferio horretan, izan ere.

Munduko biztanleen % 90 ipar hemisferioan bizi da, eta hemisferiorik aberatsena dela jotzen da, herri industrializatu ia guztiak hortxe baitaude.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ipar hemisferio Aldatu lotura Wikidatan