Herenen erregela
Margolaritzan, marrazkigintzan eta argazkilaritzan eta zinemagintzan, herenen erregela irudi baten konposiziorako irizpidea da, irudia 3×3 laukizuzen sare batean banatu eta irudiaren elementuak laukizuzen horietara mugatzea eskatzen duena, irudian oreka lortze aldera. Urrezko zenbakiaren sinplifikazioa da, antzinatik oso ezaguna eta arkitektura eta pinturan asko erabili izan dena proportzio harmoniatsuak lortzeko. Gaur egun sakeleko gailu digital askok pantaila gainean lauki-sare bat jartzeko aukera ematen dute, herenen erregela betetzen laguntzeko.[1][2][3]
Enkuadrea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enkuadrea 3x3 lerro horizontal eta bertikalen bitartez herenetan banatuta egiten da. Enkuadrea hobeki aprobetxatzen da subjektu/objektu nagusia kokatzean inguratzen duen espazioa (airea), zainduz. Irudi guztiek ez dute zertan herenen erregela jarraitu beharrik, beti ere transmitu nahi denaren araberakoa izango da.[4][5]
Intersekzio puntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lerro hauek gurutzatzen diren elkarguneak erakutsiko dituzte zein diren gune indartsuak irudiak kokatzeko. Horrela, elementu garrantzitsuenak gune hauetan kokatuz, ondo egituratutako irudi bat lortuko da. Gune horietan kokatuta azpimarratu nahi den subjektu edo objektua, ikuslea irudiaren beste guneak arakatzera gonbidatzen dute. [5]
Mugimendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Figura bat mugitzen ari denean ez da komeni enkuadrearen erdian kokatzea eta airea mugimenduaren zentzu berean kokatzea izaten da komenigarriena. Lehen planoak deigarriagoak izango dira begiek herenekin bat egiten badute. [5]
Horizontaltasuna paisaietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paisaia batean zerua eta lurraren artean simetria lortzeko, zeruertza erdian kokatzen da. Lurrari garrantzi gehiago emateko goiko herenarekin bat egingo du, eta garrantzitsuena zerua balitz, beheko herenarekin. [5][6][7]
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ CONSUMER aldizkaria, EROSKI. Hamar trikimailu mugikorrarekin argazki hobeak egiteko. (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Muñoz, Javier. (2019-06-07). Composición: La regla de los tercios. (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
- ↑ «Composición: La regla de los tercios | DeCamaras» www.decamaras.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
- ↑ «Composition: Using the Rule of Thirds» www.cambridgeincolour.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
- ↑ a b c d Vanesa Fernández Guerra, Aintzane Pagadigorria Ruiz,, Estibaliz Alonso Ruiz de Erentzun, Beatriz Narbaiza Amillategi.. «Ikastaroa: Ikus-entzunezko teoria eta tekniken oinarriak [2013/12 [eus] 7. gaia»] OCW (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
- ↑ nathanskphoto. (2016-12-12). «Konposizioa eta enkoadraketa: herenen erregela» Argazkilaritzaren Oinarriak (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
- ↑ (Ingelesez) Field, George. (1845). Chromatics: Or, the Analogy, Harmony, and Philosophy of Colours. Bogue (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |