Hermína Franková
Hermína Franková | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Praga, 1928ko uztailaren 6a |
Herrialdea | Txekia Txekoslovakia |
Heriotza | Praga, 2024ko ekainaren 7a (95 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ota Šafránek (en) (1969 - 1976) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, zientzia-fikzio idazlea, farmazialaria, antzerkigilea eta gidoilaria |
herminafrankova.com | |
Hermína Franková, jaiotzez Mračková, (Praga, 1928ko uztailaren 6a – ibidem, 2024ko ekainaren 7a[1]) txekiar idazle eta gidoilaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hermína Frankováren gurasoek zapata-denda bat zuten Pragako Vodičkova kalean. Gerra ostean beste denda bat ireki zuten Jungmannova kalean, 1948an nazionalizatu zena[2]. Familiak Pragatik alde egin zuen, aita Slapyko urtegiaren eraikuntzan aritu zen lanean eta ama sanatorio militar batean[3]. 1947an farmakologia ikasten hasi zen Pragako Unibertsitate Karolinoan, eta 1953an lizentziatu zen Brnoko Masaryk unibertsitatean[2]. 1949an Miroslav Frankekin ezkondu zen[4]. Farmazialari gisa lan egin zuen, eta 1956tik 1961era Sendabelarrak enpresa nazionaleko sustapen sailean. 1961az geroztik idazle profesionala zen. 1968an sobietar inbasioaren aurka agertu zen eta Txekoslovakiako Alderdi Komunista utzi zuen. Hori zela eta, hamar urtez argitaratzeko baimenik ez zuten egileen zerrendan sartu zuten[5]. 1970eko hamarkadan hamar urtez farmazialari gisa lan egin zuen, eta denbora horretan bere liburuak beste izen batzuekin argitaratu ziren[6]. 1969tik 1976ra, Ota Šafránek idazlearekin ezkonduta zegoen[2].
1960ko hamarkadaren hasieran hasi zen liburuak argitaratzen. 1968an Čarodějnička na koštěti haurrentzako ipuina idatzi zuen, eta hurrengo urtean Dívka na koštěti filmerako moldatu zuen[6]. Horrez gain, helduentzako hainbat liburu idatzi zituen 1960ko hamarkadan: Děti platí polovic?, Ženy pod helmou eta Blázni a Pythagoras. 1980ko hamarkadaren hasieratik, benetako izenarekin idaztera itzuli zen[7]. Pragan eta Txekiako hegoaldean bizi zen txandaka. Bi alaben ama zen[6]. 2024ko ekainaren 7an hil zen Pragan, 95 urte zituela[1].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haurrentzako liburuak
- Panáček Švícko (1961)
- Plavčík a sardinky (1965)
- Město hraček (1968)
- Čarodějnička na koštěti (1968)
- Jedna zrzka navíc (1976, Josef Vinař izenez)
- Ani v noci, ani ráno (1979, Josef Vinař izenez)
- Poslední prázdniny (1980, Jarmila Černíková-Drobná izenez)
- Vendula aneb francouzština pro pokročilé (1981)
- Dívka na koštěti (1987)
- Kluk od vody (1987)
- Lékárníkových holka (1996)
- Čarodějnice bez koštěte (2006)
- Jupí, jdeme do světa! (2014)
- Padavka a bezva pes (2016)
- Helduentzako liburuak
- Děti platí polovic? (1961)
- Vánoce v hotelu (1964)
- Blázni a Pythagoras (1966)
- Blázni mají propustky (1969)
- Helena v lázni (1971)
- Ubohý Džony (1988)
- Ohnivé ženy (1992, 2004)
- Hlavně dýchat (2006)
- Zinema, telebista, antzerkia
- U Černé Matky boží (1962)
- Nechte maličkých (1967)
- Dívka na koštěti (1971)
- Jak se naučit švédsky (1979)
- Babička se nám zbláznila (1982)
- Levé křídlo (1983)
- Takový talent (1983)
- Ohnivé ženy (1984)
- Ohnivé ženy se vracejí (1986)
- Ohnivé ženy mezi námi (1986)
- Nejlepší kšeft mého života (1988)
- Kinolabyrint (Cinelabyrinth) (1990)
- Lékárníkových holka (1996)
- Politik a herečka (2001)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Txekieraz) «Odešla Hermína Franková, vzácná členka PEN klubu» České centrum Mezinárodního PEN klubu 2024-06-10 (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
- ↑ a b c (Txekieraz) «Hermína Franková» Slovník české literatury (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
- ↑ (Txekieraz) «Hermína Franková» České centrum Mezinárodního PEN klubu (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
- ↑ (Txekieraz) «Ještě jsem tady. Hermína Franková» Česká televize (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
- ↑ (Ingelesez) White, Mike. «Episode 536: Girl on a Broomstick (1972)» The Projection Booth Podcast 2021-09-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
- ↑ a b c (Txekieraz) «O autorce» Hermína Franková (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
- ↑ (Txekieraz) Adamovič, Ivan; Neff, Ondřej. (1995). «Franková, Hermína» Slovník české literární fantastiky a science fiction. Praha: R3, 72 or. ISBN 80-85364-57-3..