Txekoslovakia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Txekoslovakia
Československo

1918 – 1992
Errepublika
Flag of the Czech Republic.svg Coat of arms of the Czech and Slovak Federal Republic.svg
Goiburua
Pravda vítězí
Ereserkia
Fitxategi:Kde domov můj? eta Nad Tatrou sa blýska
LocationCzechoslovakia.png
Txekoslovakiaren kokapena
Austria-Hungariako Inperiotik banaketa 1918
Estatu sozialista bihurtzen da 1948
Ezeztapena 1992
Hiriburua Praga
Hizkuntza(k) Txekiera, eslovakiera
Eremua 127.900 (1993)
Biztanleria 15.600.000 (1993)
Dirua Txekoslovakiar koroa
Interneteko domeinua .cs
Telefono aurrezenbakia +42
Aurrekoa
Flag of Austria-Hungary (1869-1918).svg Austria-Hungariako Inperioa
Ondorengoak
Txekiar Errepublika Flag of the Czech Republic.svg
Eslovakia Flag of Slovakia.svg


Txekoslovakia[1] (txekieraz eta eslovakieraz: Československo, Česko-Slovensko;[2] edo Czecho-Slovakia[3]) Europa erdialdeko estatu bat zen, 1918 urtetik 1993 urtera iraun zuena (gobernua erbestean izan zuena Bigarren Mundu Gerra garaian). 1993ko urtarrilaren 1ean Txekoslovakia bakean erdibitu zen, Txekia eta Eslovakia estatuak sortu zirenean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko garaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • V. mendean, tribu eslaviarrak Bohemia eta Moraviako lurraldeetara iritsi ziren eta bereganatu zuten aurretik zeltiarrek eta germaniarrek okupatutako eremu hura.
  • VI. mendean, avaroek ingurua inbaditu, eslaviarrak menperatu eta bertan inperioa sortu zuten.
  • IX. mendean, Moraviako herria Karlomagnori batu zitzaion. Haren ondorengoek erresuma independentea sortu zuten, Moraviako Inperio Handia, Eslovakiako mendebaldea, Bohemia, Silesia, Polonia eta Hungariako mendebaldea hartuta.
    • 870. urtea,n Praga Inperioko hiri nagusi bilakatu zen. Bizantziotik alfabeto zirilikoa jaso zuten.
    • 885. urtean, Erromako Elizaren menpe geratu zen.
  • 950. urtean, Sakro Inperio Erromatar Germanikora sartu zuten.
  • 1212an, Aita Santuak Otaker I errege izendatu zuen.
  • XIV. mendean, Karlos IV erregeak Erdialdeko Europaren Unibertsitatea sortu zuen, kultura bultzatuz eta aro sozialki eta politikoki distiratsua abiatuz. Inperioa zabaltzen zen orduan Baltikotik Adriatikora.
  • 1415ean, Jan Hus iraultzailea hil zuten, Elizan erreformak sartzen saiatu izanagatik.
  • 1424an, Husen jarraitzailea Jan Zizka ere hil zuten. Urte haietan, iraultzaile horiek Praga defendatu zuten Aita Santuak bultzatutako gurutzada batetik. Podebrand-eko Gorka protestantea errege izendatu zuten, Europako lehenengoa.
  • XV. mendean, Vladislav II jatorriz poloniarra Bohemiako errege izendatu zuten. Aurrerantzean, Hungariako errege ere izan zen.
  • 1526an, Habsburgeko Fernando (katolikoa zen) errege koroatu zuten. Hurrengo urteak protestante eta katolikoen arteko liskarrek markatu zituzten.
  • 1618an, Hogeita hamar Urteko Gerratea hasi zen, lurralde eslaviar horiek suntsituta utzi zituena. Inperio katoliko berriak (Austriar-Hungariarra) Vienan ezarri zuen hiriburua.
  • XIX. mendean, Bohemia eta Moravian jendea hasi zen mugitzen landa-eskualdeetatik hiriguneetara, industriak erakarrita. Hirietan alemaniarrak ziren nagusi eta horrek lagundu zuen kontzientzia nazionalista sortzen txekiar eta eslovakiarrengan.
  • 1848an, txekiarrak Inperio Austriar-Hungariarraren aurka matxinatu ziren Pragan, txekiar eta eslovakiarren batasuna lortzeko xedeaz.

Txekoslovakiar estatuaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1920an, lehenengo konstituzioa egin zuten.
Txekoslovakia 1920-1938
  • 1930 inguruan, mundu mailako krisi ekonomikoak bat egin zuen herrialdearen barneko gatazkekin, txekiarrak eslovakiarrekin alde batetik eta herrialdean bizi ziren alemaniarrekin beste batetik.
  • 1939an, Eslovakia alemaniar nazien menpe geratu zen.
  • 1960an, beste konstituzio baten arabera, Txekoslovakia errepublika sozialista bihurtu zen.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Czechoslovakia.png

Txekoslovakian kirolak garrantzi handia zeukan eta emaitza bikainak lortu izan zituzten hainbat kiroletan. Txekoslovakiako futbol selekzio nazionalak Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen 1976an eta Munduko Futbol Txapelketan bi aldiz izan zen finalista, 1934 eta 1962an.

Joko Olinpikoei dagokienez, Emil Zátopek atleta eta Věra Čáslavská gimnasta aipatu behar dira. Txekiar lokomotora ezizenaz ezagutzen zen Zátopek korrikalaria historiako atletarik garrantzitsuenen artean dago. Věra Čáslavská gimnastak aldiz zazpi urrezko domina jaso zituen parte hartu zuen hiru Jokotan. Izotz hockey taldeak sei aldiz irabazi zuen txapelketa olinpikoa eta futbol taldeak, bi aldiz.

Tenislari garrantzitsuak ere izan zituen, hala nola Martina Navrátilová, emakumezkoen tenisean inoiz izan diren handienetakoa, eta Ivan Lendl.

Eskubaloiari dagokionez, Pragako Dukla taldeak hiru aldiz irabazi du Europako Kopa.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txekoslovakia Aldatu lotura Wikidatan