Soinuenea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herri Musikaren Txokoa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Soinuene
Soinuenea hemen kokatua: Gipuzkoa
Soinuenea
Soinuenea
Soinuenea (Gipuzkoa)
Koordenatuak 43° 17′ 18″ N, 1° 50′ 18″ W / 43.288322222222°N,1.83835°W / 43.288322222222; -1.83835Koordenatuak: 43° 17′ 18″ N, 1° 50′ 18″ W / 43.288322222222°N,1.83835°W / 43.288322222222; -1.83835
Herrialdea  EH
Hiria Oiartzun, Gipuzkoa
Helbidea Tornola kalea, 6
Irekitze data 1996ko urtarrila
Webgunea http://www.soinuenea.eus/

Soinuenea (lehen Herri Musikaren Txokoa zena) Gipuzkoako Oiartzun udalerrian dagoen herri herri-musikari buruzko museo bat da. Herri Musikaren Txokoa 1996ko urtarrilean Oiartzungo Udala eta Juan Mari Beltran Argiñenaren artean egindako hitzarmenaren ondorioa da.

Beltranek herri-musikaren inguruan egindako lan guztia erakutsi eta zabaltzeko sortu zuten. Museo eta interpretazio zentro horretan liburutegia, fonoteka eta herri-musikako hainbat tresna topa daitezke. Interpretazio zentroa izateaz gain, inguruan bestelako egitasmoak ere gauzatzeko plataforma bikaina da Soinuenea. Herri Musika Zaleak elkartea da bertan sortutako egitasmo nagusia.[1]

Museoak "HM Berriak" aldizkaria argitaratzen du.

Arditurrirako errepidean dago, Oiartzun-Arditurri bidegorritik gertu, Tornola kalean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Soinuenea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Tolosa, Andoni «Juan Mari Beltran» www.badok.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-30 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]