Herrialde nordikoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Herrialde nordikoak
Geografia
Location Nordic Council.svg

Herrialdeko nordikoak, eskandinaviar herrialdeak edo Eskandinaviako herrialdeak iparraldeko Europako bost estatu hartzen dituen eskualde geografiko eta kulturala da: Danimarka, Finlandia, Islandia, Norvegia eta Suedia. Gainera, Faroe uharteak, Groenlandia, Åland eta Svalbard barnean ere hartzen dituzte. Eskandinaviako herrialdeek asko dute komunean bizimoduari, historiari, hizkuntzari eta gizarte egiturari dagokienez.

Ia 3,5 milioi kilometro karratuko azalera duen arren, bere lurraldearen erdia baino gehiago bizigaitza da, eta izotz-geruzez eta icebergez osatua dago, batez ere Groenlandian. 2014ko urtarrilean, 26 milioi biztanle zituen. Eskandinaviako herrialdeek munduko adierazle askotan lehen postuak lortu dituzte, hezkuntza, ekonomia, lehiakortasuna, eskubide zibilak, bizi-kalitatea eta giza garapena barne.

Finlandiako biztanle gehienek suediarrek, norvegiarrek eta daniarrek ez bezalako jatorri etnikoa dute, baita hizkuntza guztiz desberdina ere — finlandiera —. Hala eta guztiz ere, suedierak bigarren hizkuntza ofizial gisa duen estatusak eta 550 urteko suediar okupazioak emandako lotura historiko eta kultural estuek multzoaren zatitzat hartzea eragiten dute.

Bost herrialde eskandinaviarrek eta estatus berezia duten hiru egoitzek Kontseilu Nordiko izenekoa osatzen dute, lankidetzarako parlamentu arteko erakundea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendea Erakunde politikoak
Daniarrak Islandiarrak Faroetarrak Groenlandiarrak Norvegiarrak Suediarrak Finlandiarrak
XII. Danimarka Islandiar mankomunitatea Norvegiako Erresuma Suedia
XIII. Norvegiako Erresuma
XIV.
XV. Kalmarko Batasuna
XVI. Danimarka eta Norvegiako Erresuma Suedia
XVII.
XVIII.
XIX. Danimarka Suedia eta Norvegia arteko Batasuna Finlandiako Dukerri Handia
XX. Danimarka Islandia Faroeak Groenlandia Norvegia Suedia Åland Finlandia
XXI.

Mendeko lurraldeak letra etzanean.