Groenlandia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Groenlandia
Kalaallit Nunaat
Grønland
Ereserkia: Nunarput utoqqarsuanngoravit (en) Itzuli
Flag of Greenland.svg
flag of Greenland (en) Itzuli
Coat of arms Greenland.svg
coat of arms of Greenland (en) Itzuli
Greenland (orthographic projection).svg
Geografia
HiriburuaNuuk / Godthåb
64°10′30″N 51°44′0″W
Hiririk handienaNuuk / Godthåb
Azalera2,166,086 (13.)
KontinenteaIpar Amerika
MugakideakKanada, Islandia eta Norvegia
Administrazioa
Gobernu-sistemaMonarkia konstituzionala
ErreginaMargarita II.a
Prime Minister of Greenland (en) ItzuliKim Kielsen (en) Itzuli
LegebiltzarraInatsisartut (en) Itzuli
Harreman diplomatikoakWikidata logo.svg Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria56.081 (2020)
Green Arrow Up.svg89 (2019)
Dentsitatea0,03 bizt/km² (241.)
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Emankortasun-tasa2,037 (2014)
Bizi-itxaropena71,83049 (2013)
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1979
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+299
ISO 3166-1 alpha-2GL
ISO 3166-1 alpha-3GRL
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli, Schuko (en) Itzuli, Type E (en) Itzuli eta Type K (en) Itzuli
Internet domeinua.gl

Groenlandia[1] (groenlandieraz: Kalaallit Nunaat; danieraz: Grønland) munduko bigarren uharterik handiena da, Australia eta gero. Ozeano Atlantikoaren eta Ozeano Artikoaren artean dago, Amerikako kontinentean, Ipar Amerikatik ipar-ekialderantz.

Administratiboki, Danimarkaren esku dagoen lurralde autonomoa da. Haren azaleraren % 81 baino gehiago izotzez estalita dago. 2020ko urtarrilaren 1ean 56.081 biztanle ditu, eta populazio-dentsitaterik baxuena duen munduko herrialdea da. Historikoki, duela 4.500 urtetik jendea bizi da bertan, paleo-eskimo kulturak hain zuzen ere.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

982. urtean, Erik Gorria danimarkar jatorriko marinelak irla aurkitu zuen, mendebalderantz zihoala. Grønland (lurralde berdea) izena eman zion, kolonoak erakartzeko, baina haiek klima hotz eta gogorra aurkitu zuten, nahiz eta garai haietan bertako klima gaur egungoa baino samurragoa izan.

Geografia eta inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Groenlandiako mendiak.

2.166.086 km²-ekin, Groenlandia munduko bigarren uharterik handiena da. Gutxi gorabehera, 1.755.637 km² izotzez estalita dagoenez, munduko izotz erreserbetan bigarrena da. Lurraldeko punturik garaiena Gunnbjørn Fjeld (3.700 m) mendia da, Watkins mendilerroan, ekialdean. Azken hamarkadetan, klima aldaketa eragiten ari da uharteko tenperaturan, izotz geruza eta glaziarrak murriztuz.

Ipar-mendebaldean, kilometro gutxik banatzen dute Ellesmere uhartetik (Kanada), Nares itsasartea euren tartean dagoelarik. Mendebaldeko kostaldean, Baffin badia dago, eta hego-ekialdean, Labrador itsasoa. Ekialdeko kostaldean, bestela, Danimarkako itsasarteak banatzen du Islandiatik, eta ipar-ekialdean Groenlandiako itsasoa du. Iparraldean, Ozeano Artikoa, eta hegoaldean Atlantikoa.

Faunari dagokionez, idi musketadunak, hartz polarrak, elur-oreinak, azeri artikoak, erbi artikoak, Dicrostonyx groenlandicus-ak, erbinude zuriak eta otso artikoak bertako espezieak dira. Bestela, Groenlandiar balea oso nabarmentzekoa da.

Azkenik, Qilakitsoq eta Sirius Passet izeneko aztarnategi arkeologikoak aipatzekoak dira.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Groenlandiako banaketa politikoa.

2009ko urtarrilaren 1era arte, Groenlandia administratiboki hiru barrutitan (landsdele) banatuta zegoen: Avannaa (Nordgrønland, danieraz), Tunu (Østgrønland, danieraz), Kitaa (Vestgrønland, danieraz). Ordutik aurrera, banaketa administratiboa aldatu eta herrialdea lau udalerritan banatu zuten.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Azalera Biztanleria Mapa
Kujalleq 32.500 km² 12.400 bizt. (2010) G-Kujalleq-name.svg
Qaasuitsup 660.000 km² 25.700 bizt. (2010) G-Qaasuitsup-name.svg
Qeqqata 115.500 km² 15.300 bizt. (2010) G-Qeqqata-name.svg
Sermersooq 635.600 km² 27.500 bizt. (2010) G-Sermersooq-name.svg

Thule aire-basea (Ameriketako Estatu Batuek atzerrian dituzten aire baseetako bat) Qaasuitsup udalerriaren barnean dago.

Udalerririk gabeko eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea ezein udalerritan sartuta ez dagoen eskualde bat da.

Udalerria Azalera Biztanleria Mapa
Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea 972.000 km² 70 bizt. (2010) G-National park-names.svg

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inuit hizkuntza eta dialekto nagusien mapa. Groenlandiera da hizkuntza horietatik hiztun gehien duena.

2005ean, 56.375 pertsona bizi ziren uhartean (0.025 biz./km²), haietatik 14.501 Nuuk hiriburuan.

Etniei dagokienez, biztanle gehienak (% 87) inuiten eta europarren arteko nahastekoak dira, groenlandiarrak, alegia.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Groenlandiako estatu burua Danimarkako erregina da. Danimarkako gobernuak batzorde gorena aukeratzen du Danimarkako gobernua eta monarkia ordezkatzeko.

Groenlandiak 31 kideko parlamentua du. Gobernu burua lehen ministroa da.

Danimarka ez bezala, Groenlandia ez da Europako Batasuneko kide. 1985ean, bertako gobernuak Europako Ekonomia Erkidegoa uztea erabaki zuen.

2008ko azaroaren 25ean independentziako aukera zabaltzen zuen autonomia estatutua bozkatu zuten erreferendumean. Herritarren % 75,54k alde bozkatu zuen.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vikingoak instalatu ziren lurraldeko hegoaldean XI. mendean, Erdi Aroko koloniak zabalduz (2.000 biztanle inguru zituztenak). Gaur egungo inuitak, jatorrizko biztanleak, Kanada aldetik iritsi ziren XIII. mendean.

XVIII. mendearen hasieran, Danimarka eta Norvegiako Erresuma batuak subiranotasuna ezarri zuten lurraldean. Batasuna apurtzean, Norvegiak galdu zuen boterea uhartean 1814an. Danimarkaren eskuetan gelditu zen orduan, eta 1953an hango estatuaren barruan sartu zen. 1973, Groenlandia Europako Ekonomia Erkidegoan Danimarkarekin batera, hala ere, 1982an erreferendumaren bidez biztanle gehienek bozkatu zuten hortik ateratzeko. Lurraldeak dauka munduko natura parkerik handiena eta iparraldeen dagoena, uharteko ipar-ekialdean.

1979an, Danimarkak bermatu zion Groenlandiari estatus autonomoa, eta 2008an biztanleek bozkatu zuten botere gehiago eskuratzearen alde bertako gobernurako, modu progresiboan eskumenak bereganatuz 2009tik. Danimarkak gordetzen ditu bi eskumen, Atzerri Auziak eta Defentsa.

2014ko azaroaren 29an, sozialdemokratek hauteskundeak irabazi zituzten[3], Siumut alderdiak alegia, eta bigarren postuan gelditu ziren 'Inuit Ataqatigiit' sozialistak. 2016an, Neguko Joko Artikoak Nuuk hiriburuan antolatu zituzten.

2019ko abuztuan Donald Trump presidente estatubatuarrak uhartea erosteko eskaintza egin zuen, Mette Frederiksen lehen ministro danimarkarrak errefusatu zuena.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza_ofizialen artean, Groenlandiera da mintzaira nagusia, eskimo-aleutar jatorrizkoa. Daniera ere ofiziala da, baina gutxituta dago. Musikari dagokionez, "Sume", "Chilly Friday", "Nanook" eta "Siissisoq" rock bandak, "Nuuk Posse" (hip hop) eta Rasmus Lyberth (folk abeslaria, 1979ko Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartu zuena, groenlandieraz abestuz) aipatzekoak dira. Simon Lynge kantautorea bestela izan da lehenengo artista Erresuma Batuan diskoa kaleratu duena, baita Glastonbury Festivalen abestu ere.

Henrik Lund poetak, bestela, herrialdeko ereserkiaren letra idatzi zuen (1916).

Groenlandiar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)