Svalbard
Svalbard | |||
---|---|---|---|
Norvegia | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Norvegia | ||
ISO 3166-2 | NO-SJ | ||
Hiriburua | Longyearbyen | ||
Svalbardgo Gobernadorea | Kjerstin Askholt | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 78°12′N 15°54′E / 78.2°N 15.9°E | ||
Azalera | 61.022 km² | ||
Punturik altuena | Newtontoppen (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.668 | ||
Dentsitatea | 0,04 bizt/km² | ||
Gentilizioa | Svalbardar | ||
Informazio gehigarria | |||
Hizkuntza ofiziala | Norvegiera | ||
Mota Gobernua
| Norvegiako eskualdea Harald V.a Per Sefland | ||
Hizkuntza ofiziala | norvegiera | ||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua | ||
www.sysselmannen.svalbard.no/ |
Svalbard[1][2] norvegiar uhartedia da, Ozeano Artikoan dagoena. 61.022 kilometro koadroko eremua dauka, eta 2016an 2.668 biztanle zituen. Hiriburua Longyearbyen da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eremuaren %60tik gora glaziarrek eta lur izoztuek osatzen dute; fiordo ugari dira. Uharte nagusiak Spitzberg, Jan Mayen, Edge, Barents eta Ipar-ekialdeko lurraldea dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historian zehar herri askotako bale arrantzale eta esploratzaileak ibili dira Svalbard-en; Norvegia, Danimarka, Suedia eta Errusiak uhartediaren gaineko eskubideak eskatu zituzten. 1920ean sinatutako itunaren arabera uhartedia Norvegiaren esku uztea eta meategien gaineko eskubideak ituna izenpetu zuten berrogei herrien artean banatzea erabaki zen. Gaur egun Norvegiak eta Errusiak soilik ustiatzen dituzte hango meategiak.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meagintza (harrikatza), eta balea eta foka arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Unibertsitateko eraikuntzak.
-
Aireportuko idazkunak.
-
Aireportuko idazkunak.
-
Aireportuko idazkunak.
-
Glaziar bat.
-
Eliza.
-
Eliza.
-
Svalbard Museum
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-8-10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-11).
- ↑ Euskaltzaindia. 70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Norvegiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |