Hersha Parady

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Hersha Parady
Bizitza
JaiotzaBerea (Ohio)1945eko maiatzaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNorfolk (Virginia)2023ko abuztuaren 23a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea

IMDB: nm0660883 Allocine: 130937 Allmovie: p54978 Edit the value on Wikidata

Hersha Parady, jaiotzaz Betty Sandhoff (Berea, Ohio, AEB, 1945eko maiatzaren 25a - Norfolk, Virginia, AEB, 2023ko abuztuaren 23a) estatubatuar aktorea izan zen, batez ere Little House on the Prairie/ Larreko etxe txikia telesailean Alice Garvey pertsonaian egindako lanarengatik da ezaguna.[1][2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parady Betty Sandhoff gisa jaio zen Berean, Ohion, eta Berea High Schoolera joan zen.[4] 14 urterekin, Cleveland inguruko antzerki-ekoizpenetan hasi zen.[4] 1970eko hamarkadaren hasieran mendebaldera joan zen aktore lanetan jarraitzeko, eta Jon Voightekin batera A Streetcar Named Desire/ Desio izeneko tranbia lanarekin bira-produkzio batean parte hartu zuen.[4]

Paradyk telebistan ekin zion bere ibilbideari, Mannix, Bearcats eta The Waltons saioetan gonbidatu gisa agertuta.[4] Hersha aintzat hartu zuten Little House on the Prairieren Caroline Ingalls interpretatzeko, baina Karen Grasslek lortu zuen papar hori. Geroago, 1976ko "Journey in the Spring" atalean, Eliza Anne Ingalls, Charlesen koinata, interpretatu zuen Paradayk. Gero, 1977an, Alice Garveyren papera eman zioten Little House on the Prairie-n. Pertsonaia hori 1980ra arte interpretatu zuen, Albert Ingalls-ek ustekabean eragindako sute batean hil arte.[5] Little House on the Prairie/ Larreko etxe txikia telesailean ondoren, telebistako agerraldiak besterik ez zituen egin, besteak beste, Kenan & Kel.

Oscar sarien John Peverall produktore irabazlearekin ezkonduta egon zen, eta harekin seme bat izan zuen.[6]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parady Norfolken (Virginia) hil zen, garuneko tumore baten arazoengatik, 2023ko abuztuaren 23an, 78 urte zituela.[6][7][8]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema
Urtea Titulua Papera Oharrak
1971 Bearcats! Carrie Atala: "Conqueror's Gold"
1972 Mannix Harreragilea Atala: "Cry Silence"
1975 The Waltons Victoria Madden Atala: "The Lie"
1976-1980 Little House on the Prairie Alice Garvey / Eliza Ingalls 34 kapitulu
1979 CBS Afternoon Playhouse Laura Harker 5 kapitulu
1980 NBC Special Treat Atala: "The House at 12 Rose Street"
1981 ABC Weekend Specials Janice Parker Atala: "Mayday! Mayday!"
1981 Phoenix Lynn Atala: "Pilot"
1984 Raw Courage Fay Canfield
1986 Hyper Sapien: People from Another Star McAlpin andrea
1995 The Break Lufkowitz andrea
1997-1998 Kenan & Kel Zuzendaria Dimly 3 atal

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Murió Hersha Parady, actriz de La familia Ingalls, a los 78 años» infobae 2023-08-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  2. (Ingelesez) «Hersha Parady | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  3. (Ingelesez) «Hersha Parady» Articlebio (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  4. a b c d Hickey, William. (2 de enero de 1975). Cleveland actress has key role in TV play tonight. The Plain Dealer.
  5. Koskan, Danie. (29 de septiembre de 2009). Actors fondly remember 'Little House on the Prairie'. .
  6. a b Barnes, Mike. (24 de agosto de 2023). Hersha Parady, ‘Little House on the Prairie’ Actress, Dies at 78. .
  7. «Little House on the Prairie star dead at 78 after brain tumor battle» The US Sun 24 de agosto de 2023.
  8. Hersha Parady Passed Away, ‘Little House on the Prairie’ actress Alice Garvey has died - SNBC13. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]