Hijas del Tomate
Hijas del Tomate | ||||
---|---|---|---|---|
Las Ketchupen albuma | ||||
Egilea(k) | Las Ketchup | |||
Argitaratze-data | 2002 | |||
Izenburua | Hijas del tomate | |||
Ekoizpen lekua | Espainia | |||
Banatze bidea | musika-streaming | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | pop latinoa | |||
Hizkuntza | gaztelania | |||
Diskoetxea | Sony Music Latin | |||
Las Ketchupen kronologia | ||||
|
Hijas del tomate (euskaraz, Tomatearen alabak) Las Ketchup emakume taldearen estudioko lehen album izan zen. 2002ko abuztuaren 20an plazaratuta, arrakasta itzela lortu zuen batez ere abesti bati esker: "Aserejé". Ekoizlea Manuel Ruiz izan zen. Oso musika komertziala zen. Mundu osoko musika- zerrendetan lehen postuetan egon zen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abeslariak, Pilar, Lola eta Lucía, Juan Muñoz “El Tomate” gitarra-jotzailearen alabak ziren eta hortik dator albumaren izenburua.
Oso musika komertziala zen. Mundu osoko musika-zerrendetan lehen postuetan egon zen 2002. urtean: hogei herrialdetan lehen postuan egon zen eta 9 milioi kopia saldu ziren. Estilo aldetik flamenkoa eta pop musika nahasten zituen. "Aserejé" abestiak bere koreografia propioa zuen. Konspirazio zaleen arabera kanta horren azpian deabruari egindako deia ezkutatzen zen.[1]
Abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek ziren:[2]
- "Asereje" 3:32
- "Kusha Las Payas" 2:47
- "Un De Vez En Cuando" 3:37
- "Lánzame Los Trastos, Baby" 3:24
- "Sevillanas Pink" 3:29
- "Asereje (Hippy)" 3:31
- "Krapuleo" 3:30
- "Me Persigue Un Chulo" 3:13
- "Tengo Un Novio Tántriko" 3:15
- "Asereje (Karaoke)" 3:43
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Album osoa Youtuben.