Abuztuaren 20
Abuztuaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hamabigarren eguna da, 233.a bisurteetan. 133 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1962 - Donostian CNTko kideek Francoren aurka prestatutako atentatuak huts egin zuen. Diktadorea hurrengo egunean iritsi zen hirira.
- 1993 - Juan Calvo Azabal bilbotarra Arkautiko komisaldegian Ertzainek hil zuten.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1934 - Alemanian, Adolf Hitlerrek presidentetza lortu zuen.
- 1968 - Sobietar Batasuneko tropak eta 5000 gerra-gurdi inguru Txekoslovakian sartu ziren, Pragako Udaberria izeneko irekitze politikoko garaia bat-batean amaiaraziz.
- 1991 - Estoniak SESBekiko independentziaren aldarria egin zuen.
- 1998 - Ameriketako Estatu Batuetako armadak ustezko gotorleku terroristak bonbardatu zituen Sudan eta Afganistanen.
- 2006-
- Kongora umeak adoptatzera joandako bi familia espainiar handik atera ezinean aurkitu ziren, burokrazia eta bertako gerra egoeragatik.
- Etorkinen etorrera masiboa Kanariar uharteetan. Guztira 2.000 etorkinetik gora ailegatu zen Kanarietako hondartzetara egun gutxitan.
- 2008- Spanairren JK 5022 hegaldiak istripu larria izan zuen Madril-Barajaseko aireportuan. 154 pertsona hil ziren.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1946 - Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Humphrey Bogart eta Lauren Bacall aktoreek antzeztutako The Big Sleep filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1920 - AEBetan, lehen aldiz irratiz eman zituzten albisteak.
- 1977 - Voyager 2-a jaurti zuten Jupiter, Saturno, Urano eta Neptunotik pasatzeko.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2017 - Emakumezkoen Traineru Ligako 2017ko denboraldia: San Juan izan zen txapelduna laugarren aldiz jarraian.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2009 - Usain Boltek urrezko domina lortu zuen 200 metroko lasterketan Berlingo Munduko Atletismo Txapelketan, munduko errekorra hobetuz eta marka 19.19 segundoan ezarriz.
- 2017ko Munduko Atletismo Txapelketan 100 metroko lasterketan Justin Gatlinek Usain Bolt gainditu ostean Urrezko Domina irabazi zuen.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1759 - Simon Bernardo Zamakola, bizkaitar politikaria (h. 1809).
- 1845 - Joaquin Larregla, nafar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 1945).
- 1880 - Bernardo Gabiola Lazpita, bizkaitar organo-irakasle eta musikagilea (h. 1944).
- 1885 - Juan Arce Mayora, Espainiako Bigarren Errepublikaren alde jarri zen arabar militarra, Valentzian.
- 1888 - Louis Dassance, euskal idazlea eta euskaltzaina (h. 1976).
- 1912 - Juan Larburu, gipuzkoar mugalaria (h. 1944).
- 1914 - Jose Maria Basabe, bizkaitar apaiz, biologo eta antropologoa (h. 1985).
- 1915 - Koldo Mitxelena, euskal idazle, filologo eta euskaltzain errenteriarra (h. 1987).
- 1919 -
- Javier Bengoetxea, bizkaitar poeta (h. 2009).
- Andoni Ituarte, bizkaitar txirrindularia.
- 1934 - Sabin Salaberri, euskal musikari eta irrati esataria.
- 1949 - Koldo Chamorro, arabar argazkilaria (h. 2009).
- 1951 - Juan José Moral, gipuzkoar txirrindulari amateur ohia.
- 1960 - Amaia Bao, bizkaitar politikaria (h. 2015).
- 1961 - Alberto Zerain, euskal mendizalea, Everest mendia igo zuen lehen arabarra (h. 2017).
- 1962 - Jon Unzaga, arabar txirrindulari ohia.
- 1963 -
- Karlos Cid, euskarazko idazlea eta itzultzailea, Madrilen.
- Pablo Fernández, bizkaitar gizarte graduatu, legelari eta udal-politikaria.
- 1972 - Eva Garcia Saenz de Urturi, arabar eleberrigilea.
- 1981 - Patxi Garat, euskal kantautore eta abeslaria.
- 1985 - Itsaso Arana, nafar aktorea.
- 1988 - Ane Lindane. Aktorea, umoregilea
- 1995 - Ainhoa Vicente Moraza, gipuzkoar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1086 - Bolesław III.a Poloniakoa, Poloniako dukea (h. 1138).
- 1517 - Antoine Perrenot de Granvelle, burgundiar kardinala eta Karlos V.aren eta Filipe II.aren ministroa (h. 1586).
- 1561 - Jacopo Peri, italiar musikagilea (h. 1633).
- 1613 - Elixabete Sofia Mecklenburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa, poeta eta musikagilea (h. 1676).
- 1630 - Maria van Oosterwijck, neerlandarren Urrezko Mendeko margolaria (h. 1693).
- 1710 - Thomas Simpson, britainiar matematikaria (h. 1761).
- 1776 - Bernardo O'Higgins, Txileko militar eta politikaria, Txileren burujabetasunaren aldeko borrokalaria (h. 1842).
- 1779 - Jöns Jakob Berzelius, suediar kimikaria, kimika modernoaren sortzailetariko bat (h. 1848).
- 1802 - Manuel Cortina, espainiar politikaria (h. 1879).
- 1807 - Narcisse Virgilio Díaz, frantziar Barbizongo eskolako margolaria (h. 1876).
- 1827 -
- Charles de Coster, frantsesezko nobelagile belgiarra (h. 1879).
- Josef Strauss, austriar musikagilea (h. 1870).
- 1831 - Eduard Suess, britaniar geologoa (h. 1914).
- 1833 - Benjamin Harrison, Ameriketako Estatu Batuetako 23. Presidentea (h. 1901).
- 1847 - Bolesław Prus, poloniar idazlea (h. 1912).
- 1860 - Raymond Poincaré, Frantziako Hirugarren Errepublikako presidentea (h. 1934).
- 1863 - Margaret Clay Ferguson, estatubatuar botanikaria (h. 1951).
- 1873 - Eliel Saarinen, finlandiar arkitektoa (h. 1950).
- 1875 -
- Victor Campbell, britainiar marinel eta esploratzailea (h. 1956).
- Saul Gutmanovitx Txernikhovski, israeldar olerkaria eta itzultzailea (h. 1943).
- 1884 - Rudolf Bultmann, alemaniar teologo protestantea (h. 1976).
- 1889 - Cora Coralina, brasildar idazlea, XX. mendean portugesez idazten zuen poetarik onenetakotzat hartua (h. 1985).
- 1890 - Howard Phillips Lovecraft, zientzia-fikziozko estatubatuar eleberrigilea (h. 1937).
- 1897 - Tarjei Vesaas, norvegiar olerkari eta eleberrigilea (h. 1970).
- 1901 - Salvatore Quasimodo, italiar olerkaria eta itzultzailea, 1959ko Literaturako Nobel Saria (h. 1968).
- 1909 - Olga Rubtsova, errusiar xake jokalaria (h. 1994).
- 1910 - Eero Saarinen, finlandiar arkitektoa eta diseinatzailea (h. 1961).
- 1911 - Isabel Morgan, estatubatuar birologo eta bakteriologoa (h. 1996).
- 1913 - Roger Wolcott Sperry, estatubatuar neurobiologoa, 1981eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1994).
- 1924 - John Ellis Williams, galestar eleberrigile elebiduna, nagusiki galeseraz idatzi izan zuena (h. 2008).
- 1927 -
- Ana Itelman, txiletar-argentinar balet-dantzaria, koreografoa, balet zuzendaria eta aitzindaria (h. 1989).
- Jimmy Raney, estatubatuar jazz gitarra-jotzailea (h. 1995).
- 1928 - Buddy Van Horn, estatubatuar ekintzazko aktore espezialista eta film zuzendaria (h. 2021).
- 1930 -
- Mícheál Ó Muircheartaigh, irlandar Joko Gaelikoetako telebista eta irratiko esataria.
- Jan Olszewski, Poloniako lehen ministroa (h. 2019).
- 1932 - Vasili Aksionov, sobietar idazlea (h. 2009).
- 1935 - Dulcie September, apartheidaren aurkako hegoafrikar ekintzaile politikoa (h. 1988).
- 1936 -
- Antonio María Rouco Varela, espainiar kardinala eta Espainiako Apezpiku Batzarreko presidentea.
- Hideki Shirakawa, japoniar kimikaria, 2000ko Kimikako Nobel Saria.
- 1937 -
- Jose Luis Cantero, El Fary, espainiar abeslari eta aktorea (h. 2007).
- Andrei Kontxalovski, errusiar zinema zuzendaria.
- 1939 - Gorka Dorronsoro, euskal jatorrizko venezuelar arkitekto, irakasle eta argazkilaria (h. 2017).
- 1941 - Slobodan Milošević, Serbiako presidentea eta Jugoslaviakoa (h. 2006).
- 1942 -
- Isaac Hayes, estatubatuar musikagile eta kantaria (h. 2008).
- Bernd Kannenberg, alemaniar atleta, 50 kilometro ibilketa proban aditua (h. 2021).
- 1944 - Rajiv Gandhi, Indiako lehen ministroa (h. 1991).
- 1945 - Rappel, espainiar moda diseinatzaile, enpresaria eta telebistako pertsonalitatea, iragarle gaitasunak dituela dioena.
- 1946 -
- Laurent Fabius, Frantziako lehen ministro ohia.
- Yann Gerven, bretainierazko eleberrigilea.
- 1948 - Robert Plant, britainiar abeslari eta kantautorea, Led Zeppelin taldeko bokalista eta abesti gehienen egilea.
- 1949 -
- Phil Lynott, Thin Lizzy taldeko baxu-jotzaile eta taldeburu irlandarra (h. 1986).
- Chema Muñoz, kantabriar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- 1951 -
- Greg Bear, estatubatuar zientzia fikziozko idazlea (h. 2022).
- André Nzapayeké, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministro ohia.
- 1954 - Al Roker, estatubatuar telebista aurkezle eta meteorologoa.
- 1955 - Ned Overend, mendi bizikletako estatubatuar txirrindulari ohia.
- 1956 -
- Joan Allen, estatubatuar aktorea.
- Roberto Regazzi, italiar luthierra.
- 1957 -
- Simon Donaldson, britainiar matematikaria.
- Finlay Calder, eskoziar errugbilaria.
- Jim Calder, eskoziar errugbilaria.
- 1958 - Beatriz Méndez de Vigo, CNIko espioia.
- 1961 - Manuel Merino, Peruko presidentea.
- 1962 -
- Ricardo Garrido, errioxar pala jokalari ohia eta politikaria.
- James Marsters, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1964 - Sergei Zagraievski, errusiar margolaria, idazlea eta arte-historialaria (h. 2020).
- 1966 - Enrico Letta, Italiako lehen ministroa.
- 1971 -
- Rébecca Dautremer, haur eta gazteentzako liburuen frantziar ilustratzailea.
- Alexis Ravelo, espainiar idazlea (h. 2023).
- 1974 -
- Amy Adams, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Misha Collins, estatubatuar aktore, ekoizle eta zuzendaria.
- 1978 - María Canosa, galiziar ingeniari zibila.
- 1979 - Jamie Cullum, ingeles jazz-pop abeslari, kantautore eta irrati esataria.
- 1982 -
- Mijaín López Núñez, kubatar borrokalaria, garai guztietako borrokalari greko-erromatar onena.
- Joshua Kennedy, australiar futbolari ohia.
- 1983 -
- Andrew Garfield, estatubatuar aktorea.
- Juri Zhirkov, errusiar futbolaria.
- 1985 - Álvaro Negredo, espainiar futbolaria.
- 1986 - Daniel Martin, irlandar txirrindularia.
- 1987 - Cătălina Ponor, errumaniar gimnasta artistico ohia, oreka-barraren erregina.
- 1989 - Elnaz Rekabi, irandar kirol eskalatzailea.
- 1992 -
- Neslihan Atagül, turkiar aktorea.
- Demi Lovato, estatubatuar aktorea eta abeslaria.
- 1993 - Adrián Ortolá, espainiar futbolaria.
- 1998 - Lieke Klaver, herbeheretar atleta, abiadurazko lasterketatan espezializatua.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1572 - Migel Lopez Legazpikoa, gipuzkoar konkistatzailea (j. 1502/03).
- 1720 - Jean L'Archevêque, lapurtar merkatari eta esploratzailea, Nebraskan (j. 1672).
- 1855 - Frantzisko Ignazio Lardizabal, euskal idazlea eta Zaldibiako erretorea (j. 1806).
- 1865 - Juan Manuel Besnes, euskal herritar margolari eta kaligrafoa, Montevideon (j. 1789).
- 1872 - Ganix Makeakoa, baxenafar kontrabandista eta mugalaria (j. 1806).
- 1906 - Ramon Artola, euskal idazlea (j. 1831).
- 1953 - Errose Bustintza, euskal idazlea, abertzalea eta euskaltzalea (j. 1899).
- 1975 - Isidro Ansorena, euskal herritar txistularia (j. 1892).
- 1994 - Luis Pedro Peña Santiago, gipuzkoar etnologo eta mendizalea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide nabarmena (j. 1933).
- 2002 - Mercedes Villacián, arabar irakasle eta politikaria (j. 1935).
- 2005 - Victoriano Bilbao, bizkaitar futbolaria, atezaina (j. 1937).
- 2010 - Karmele Igartua Bengoa, gipuzkoar irakaslea, idazlea eta olerkaria (j. 1959).
- 2023 - Txema Abarrategi, Aramaioko euskaltzalea (j. 1963).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 984 - Joan XIV.a, Aita Santua.
- 1153 - Bernardo Clairvauxkoa, frantziar abade zistertarra (j. 1090/91).
- 1611 - Tomás Luis de Victoria, espainiar konpositore eta kapera maisua.
- 1639 - Martin Opitz, alemaniar olerkaria (j. 1597).
- 1690 - Alexandre de Bournonville, Bournonvilleko dukea, Nafarroako erregeordea (j. 1616).
- 1672 - Johan de Witt, herbehereetar politikaria (j. 1625).
- 1823 - Pio VII.a, Aita santua (1800 - 1823), (j. 1742).
- 1825 - Juan Martín Díez, espainiar gerrillaria (j. 1775).
- 1854 - Friedrich Schelling, alemaniar filosofoa (j. 1775).
- 1873 - Marie Guy-Stéphan, frantziar dantzaria (j. 1818).
- 1887 - Jules Laforgue, uruguaiar jatorriko frantziar olerkari sinbolista (j. 1860).
- 1897 - Michele Angiolillo, italiar anarkista (j. 1871).
- 1913 - Émile Ollivier, frantziar politikaria (j. 1825).
- 1914 -
- Amélie Helga Lundahl, finlandiar margolaria (j. 1850).
- Pio X.a, Aita santua (1903-1914) (j. 1835).
- 1915 - Paul Ehrlich, alemaniar bakteriologoa, 1908ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1854).
- 1917 - Adolf von Baeyer, alemaniar kimikaria, 1905eko Kimikako Nobel Saria (j. 1835).
- 1940 - Leon Trotsky, errusiar iraultzailea (j. 1879).
- 1945 - Katti Anker Møller, norvegiar feminista, eskubide erreproduktiboen haurren eskubideen alde lan egin zuen lehenengoetarikoa (j. 1868).
- 1957 - Edward Ratcliffe Garth Russell Evans, britainiar itsas armadako ofiziala eta Antartikako esploratzailea (j. 1880).
- 1959 - Alfred Kubin, austriar imprimatzaile, ilustratzaile eta idazlea (j. 1877).
- 1961 - Percy Williams Bridgman, estatubatuar fisikaria, 1946ko Fisikako Nobel Saria (j. 1882).
- 1980 - Joe Dassin, frantziar-estatubatuar aktore, abeslari eta egile abeslaria (j. 1938).
- 1981 - Michael Devine, INLAko kide sortzaileetako bat, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1954).
- 1983 - Georges Spénale, frantziar politikaria, Europako Legebiltzarrako presidentea (j. 1913).
- 1987 - José María Bueno, espainiar kardinala, Gasteizko gotzaina izandakoa (j. 1904).
- 1995 - Hugo Pratt, italiar idazle eta komikigilea (j. 1927).
- 1997 - Dionys Mascolo, frantziar idazle eta filosofoa (j. 1916).
- 2000 - Henri Theil, herbeheretar ekonomilari eta estatistikaria, ekonometria arloan egin zituen ekarpenengatik ezaguna (j. 1924).
- 2001 - Fred Hoyle, ingeles astronomoa eta matematikaria (j. 1915).
- 2006 - Joe Rosenthal, estatubatuar argazkilaria, Bandera goratuz Iwo Jiman argazkiaren egilea (j. 1911).
- 2008 - Hua Guofeng, Txinako Alderdi Komunistako presidentea (j. 1921).
- 2012 -
- Phyllis Diller, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1917).
- Dom Mintoff, Maltako lehen ministroa (j. 1916).
- Meles Zenawi, Etiopiako presidentea (j. 1955).
- 2013 - Elmore Leonard, estatubatuar idazlea (j. 1925).
- 2014 - B. K. S. Iyengar, Iyengar Yoga yoga estiloaren sortzailea, munduko yoga irakasle garrantzitsuenetakotzat hartua (j. 1918).
- 2017 -
- Jerry Lewis, estatubatuar, aktorea, umorista, zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea (j. 1926).
- Colin Meads, zeelandaberritar errugbi jokalaria, historiako errugbilari hoberenetakoa (j. 1936).
- Nati Mistral, espainiar aktorea eta abeslaria (j. 1928).
- 2018 -
- Uri Avnery, israeldar kazetaria eta politikari ezkertiarra eta bakezalea (j. 1923).
- María Isabel Chorobik de Mariani, giza eskubideen aldeko argentinar ekintzailea (j. 1923).
- 2020 - Branko Kostić, Jugoslaviako presidentea (j. 1939).
- 2022 -
- Daria Dugina, errusiar kazetari eta ekintzaile politikoa, eraila (j. 1992).
- Tom Weiskopf, estatubatuar golf jokalaria (j. 1942).
- 2023 - Daniel Cohen, frantziar ekonomialaria (j. 1953).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Santu kristauak: Bernardo, Maximo eta Samuel.
- Sehaska egutegiko izendegia: Beñat, Bernat eta Barria.
- Arabako Barrian erromeria herrikoia ospatu ohi da.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |