Edukira joan

Hilana Taarka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hilana Taarka

Bizitza
JaiotzaHilana (en) Itzuli1856ko martxoaren 22a
Herrialdea Estonia
HeriotzaVõmmorski (en) Itzuli1933ko abenduaren 27a (77 urte)
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Izengoitia(k)Hilana Taarka
Musika instrumentuaahotsa

Darja Matrejeva (Hilande, 1856ko martxoaren 22a – Võmmorski, 1933ko abenduaren 27a), Hilana Taarka[1], Hilana Tarka[2], Darja Pisumaa eta Vasila Taarka[3] izenez ere ezaguna, seto jatorriko estoniar folk abeslaria izan zen. Setu lauluema (euskaraz: «Seto abestiaren ama») deitzen zioten[4].

Hilana Taarkaren hilobia
Hilana Taarkaren monumentua (Obinitsa)

Setomaa eskualdeko Hilande herrixkan jaio zen. Ia bizitza osoa pobrezian eman zuen[5]. Ez zen inoiz ezkondu, gurasoak aurka baitzeuden, baina bost seme-alaba izan zituen[1][4].

Hilana Taarka izan zen estoniar ikasiei herrialdearen hego-ekialdean bizi ziren setoen herri abestiak ezagutarazi zizkien lehena[6]. Bere lorpenik nabarmenena 1921ean Helsinkiko Abesti Jaialdian abestea izan zen. Kaarlo Juho Ståhlberg Finlandiako lehen presidentea ere egon zen bertan[5].

1920ko hamarkadan hainbat kontzertu publiko egin zituen, besteak beste, Tallinngo Estonia kontzertu aretoan. 1922ko Seto Abesti Jaialdian abestu zuen, Setomaa osoko 100 folk abeslarik lagunduta[7].

1926an Estoniako Errepublikak diru-prestazio xume bat eman zion[8]. Hala ere, azken urteak pobrezia handian eman zituen[1].

Võmmorski herrixkan hil zen 1933ko abenduaren 27an, 77 urte zituela[2]. 1934ko urtarrilaren 6ko Lääne Teataja egunkariak zioen gosez hil zela, bertako zurrumurruen arabera[6]. Obinitsako hilerrian lurperatu zuten abenduaren 31n[5][6].

  • Abesti trinkoak
    • Antzinako erlijio abestiak: Päevapoeg, Neiu veri, Hiiv hitskmehe, Imelik koda, Ait põleb.
    • Kristau abestiak: Jeesuse surm.
    • Ipuinetan oinarritutako abestiak: Haned kadunud, Hobune varas­tatud, Oravad oksalt — müügiks müüril, Karjaneiu ja kaup­mehed, Neiu liin.
    • Nesken abestiak: Neiu kiidab oma käsi­tööd.
    • Gabonetako abestiak: Liigu, liigu lijnakõnõ!
    • Eztei abestiak: Ristimäle (pulma kutsudes), Ristimäle (saaja-päeval), Neiu trotsijale.
  • Abesti konposatuak: Kosjasõit + Kalmu­neiu, Hääl kadunud + Vend pilliks Pihkvas, Neiu vennad + Tänuline lind, Tütar vette + Uibonõ näiokõnõ + Neiumüük, Kolm vaest + Härjad varastatud, Rikas kosilane + Kuhja loomine[1].

2004an, Kauksi Ülle poetak Taarka antzezlana idatzi zuen. 2008an Exitfilm zinema produkzio-etxeak antzezlan horretan oinarritutako filma grabatu zuen[9].

2017an, Setomaa eskualdeak Hilana Taarka saria ezarri zuen seto kultura tradizionala zaintzen dutenentzako[10].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Estonieraz) Päss, Elmar. «Hilana Taarka» Sõjaeelse Eesti esseistika ja kirjanduskriitika (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  2. a b (Estonieraz) «Hilana Tarka suri» Päewaleht 1 1933-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  3. (Estonieraz) Pino, Veera. (1994). Elukutseline tegevus — setu rahvalaulik (Darja Pisumaa, alias Hilana Taarka – Vasila Taarka). 2 Keel ja Kirjandus, 99-104 or..
  4. a b (Estonieraz) «"Lauluimä" Hilana Taarka» Digar 1933-12-31 (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  5. a b c (Estonieraz) «Portree: setu laulik Hilana Taarka (Darja Matrejeva, Vasila Taarka) (22.03.1856-27.12.1933)» E-Varamu (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  6. a b c (Estonieraz) Teataja, Lääne. «Päevast päeva» Digar 1934-01-06 (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  7. (Estonieraz) «Kalendrileht '81 märts» Kultuur ja Elu (Veebruar) 1981.
  8. (Estonieraz) «Setu lauluema Anne Vabarna» Folklore.ee (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  9. (Estonieraz) «Taarka (2008)» Eesti Filmi Andmebaas (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  10. (Estonieraz) «Hilana Taarka nimelise kultuuripreemia andmise kord» Riigi Teataja 2017-03-03 (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]