Himno a la Alegría
Himno a la Alegría | |
---|---|
Miguel Ríosen singlea eta kanta | |
Egilea(k) | Miguel Ríos |
Argitaratze-data | 1969 |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | rock |
Hizkuntza | gaztelania |
Diskoetxea | A&M Records (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | Bederatzigarren Sinfonia |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Waldo de los Ríos |
Bideoa | YouTube |
Himno a la Alegría Miguel Rios abeslari espainiarraren abesti bat da, haren 1970eko Despierta bigarren diskoan sartua. Ludwig van Beethovenen Bederatzigarren Sinfoniako laugarren mugimenduan oinarrituta dago, eta Waldo de los Riosek moldatutako musika du.[1] Arrakasta komertzial handia lortu zuen nazioartean, Australia, Kanada, Alemania eta Suitzan.[2]
Bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txilen ezaguna da bertako lehen Teletoiaren ereserki ofiziala izan zelako, 1978an, eta elkartasun kanpaina horren hurrengo urteetako edizioetan sintonia izan zelako.
2000ean El Consorcio talde bizkaitarrak Las canciones de mi vida albumean sartu zuen bertsio bat. Beste bertsio batzuk egin izan dituzte Rosa Lopezek (2004), Al Bano (La mia opera albumean, 2010), Il Divok(2015) eta Aitanak (2021).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Himno a la Alegría (canción de Miguel Ríos)» artikulutik itzulia izan da, 2024-06-22 data duen 160903011 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-06-22 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1970eko grabaketa, ber-masterizatua, Youtuben.