Hiper Komunikazioen Kartela

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hiper Komunikazioen Kartela Star Warseko fikziozko unibertsoko erakunde bat da, Sistema Independenteen Konfederakuntzaren arteko komunikazioak antolatzeaz arduratzen dena.

Separatistei egin zizkien ekarpen garrantzitsuengatik, San Hillek (Banketxeen Galaxiarteko Klanaren presidentea zena) eta Wat Tamborrek (Tekno Batasunaren presdientea zena) Hiper Komunikazioen Kartelaren buru bezala Po Nudo senataria jarri zuten.

Po Nudo senataria aqualish espeziekoa zen, senatari askok Errepublika Galaktikoa uztea eta hauek Sistema Independenteen Konfederakuntzara batzea lortu zuena.

Komunikazio fakzio hau Errepublikak erabiltzen duen Holonetaren parekoa da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]