Hipermedia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hipermedia idatzi, diseinatu edo testu, irudi, bideo, audio, grafiko edo mapak bezalako edukiak dituzten euskarriak konposatzeko erabiltzen diren metodo multzoa da. Modu honetan, lortutako emaitzak baita erabiltzaileekin elkar eragin dezakete. Ted Nelsonek asmatutako termino bat da eta hipertestuaren luzapen logiko bat bezala erabiltzen da, baina azken honen kasuan grafikoak, testuak, edo bideo eta audioak hiperesteka orokor bat sortzeko batzen dira, modu adarkatuan eta ez informazio bide lineal bat sortzeko. Dalerentzat (1997), hipertestuak testuko dokumentuen arteko loturei egiten die erreferentzia eta hipermediak, ordea, mota guztietako dokumentuei, informazio eta elkar-eragite jarraipen bat osatuz[erreferentzia behar]. Adibide argiak World Wide Web, DVD filmak eta Powerpoint eta Flash aurkezpenak dira. Eduki hauen hipermedia egituraren multzoa komunikaziorako eta giza interakziorako tresna kontsideratua dago. Zentzu honetan, hipermedia gunea dimentsio fisiko gabeko esparru bat da eta gizakion jarduera barne hartu, potentziatu eta egituratzen du, gizarte-sare zerbitzu edo online plataformak adibidetzat.

Hipermedia garatzeko tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bide asko daude hipermedia bat garatzeko. Edozein programazio tresna edota Adobe Flash, Adobe Director, Macromediako Authorware eta Mediador MatchWare bezalako softwareak erabil daitezke hipermedia aplikazioak autonomoak sortzeko, denbora-pasakoak gehienbat. Hezkuntza eta nenpresa kudeaketarako aplikazioak sortzeko, bestalde, datu-baseko softwereak erabiltzen dira, VisualFoxPro eta FileMaker Developer adibidez. Hiperestekak enpresa software gehienetako datu fitxategietan erantsi daitezke, Microsoft Office eta LibreOffice besteen artean. Grafiko eta diseinuko orriekin lan egiteko PowerPoint, Quark Immedia, In Design edo Adobe Acrobat ditugu. Hiper Publish, hipertestu eta hipermedia kudeaketarako prestatutako programa da.

Hipermedia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteleraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]