LibreOffice

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
LibreOffice Logo Flat.svg LibreOffice
Libreoffice writer 4.4 eu fedora 22.png
Jatorria
Sorrera-urtea 2011
Argitaratze-data 2011
Azken bertsioa 6.3.3
Behar ditu libcurl Itzuli, Poppler Itzuli, Python, Hunspell eta HarfBuzz Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntza askotariko hizkuntzaka, ingelesa, errusiera, Afrikaansa, albaniera, Amharera, asturiera, bielorrusiera, bengalera, Bosniera, Bretainiera, Birmaniera, txinera, txekiera, katalana, finlandiera, poloniera, esperantoa, Goi-sorabiera, Behe sorabiera, arabiera, assamera, euskara, valentziera, Kroaziera, daniera, nederlandera, Dzongkha, Estoniera, frantsesa, Frisiera, Irlandako gaelera, galiziera, georgiera, alemana, greziera, Guaraniera, gujaratera, hebreera, hindia, Hungariera, Islandiera, Indonesiera, italiera, japoniera, kannada, kaxmirera, kazakhera, Khmerera, kinyaruanda, konkanera, koreera, Kurduera, Laosera, letoniera, lituaniera, Luxenburgera, Mazedoniera, mahitiliera, Malabarera, marathera, Manipurera, Mongoliera, ndebele Itzuli, nepalera, bokmåla, nynorska, Okzitaniera, oriya, Oromoera, Punjabera, persiera, portugesa, errumaniera, sanskritoa, Santali Itzuli, serbiera, Sidamo hizkuntza, sindhia, Sinhala, eslovakiera, esloveniera, Sothoera, gaztelania, swahilia, Swaziera, suediera, tajikera, Tamilera, Tatarera, Telugua, Thailandiera, Tibetera, Tsongera, tswanera, turkiera, ukrainera, Uigurrera, Uzbekera, Vendera, Veneziera, Vietnamera, galesa, Xhosera, zuluera eta bulgariera
Euskarria IA-32 Itzuli, x86-64 Itzuli, ARM architecture Itzuli, PowerPC Itzuli, MIPS Itzuli eta IBM S/390 Itzuli
Sarrera gailua GUIa eta script Itzuli
Programazio-lengoaia C++, Extensible Markup Language eta Java
Sistema-eragilea PDF eta PowerPoint Binary File Format Itzuli
Irakur dezake macOS, Linux, Microsoft Windows, Android, FreeBSD, OpenBSD, NetBSD eta Haiku Itzuli
Idatz dezake OpenDocument eta Office Open XML
Lizentzia Mozilla Public License, version 2.0 Itzuli eta GNU Lesser General Public License
Deskribapena
Oinarritua OpenOffice.org
Ekoizpena
Garatzailea The Document Foundation Itzuli
Euskaraz
Euskaraz Bai
www.libreoffice.org
Iturri-kodea https://git.libreoffice.org/core eta git://gerrit.libreoffice.org/core

LibreOffice bulegotika-suite aske bat da. Hainbat osagai ditu, nagusienak testu-tratamenduko programa bat (LibreOffice Writer), kalkulu-orriak editatzeko aplikazio bat (LibreOffice Calc), diapositiba aurkezpenak sortzeko aplikazio bat (LibreOffice Impress), datu-baseen kudeatzaile bat (LibreOffice Base), grafiko bektorialen editore bat (LibreOffice Draw) eta formula matematikoen editore bat (LibreOffice Math).

2010ean sortu zen, The Document Foundation (TDF) erakundeak OpenOffice.org aplikazio multzotik sorturiko adar berri modura. OpenOffice horren fork bat da.

2019. urtetik aurrera, 6.2. bertsiotik aurrera, interfaze klasikoekin batera, ribbon interfazeak hautatzeko aukerak ere eskaintzen ditu[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bulegotika-suite honetako aplikazio nagusiak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aplikazioa Oharrak
LibreOffice 6.1 Writer Icon.svg LibreOffice Writer Testu-tratamenduko programa eraginkorra. Erosten diren Microsoft Word edo WordPerfect horien antzekoa.
LibreOffice 6.1 Calc Icon.svg LibreOffice Calc Kalkulu-orri programa. Erosten diren Microsoft Excel edo Lotus 1-2-3 horien antzekoa.
LibreOffice 6.1 Impress Icon.svg LibreOffice Impress Diapositiba aurkezpen programa, Microsoft PowerPoint ospetsuaren antzekoa. Diapositiba aurkezpenak hainbar formatutan gorde, inportatu eta esportatu daitezke, esate baterako SWF formatuko fitxategiak onartzen ditu, (Adobe Flash aplikazioarekin bateragarri).
LibreOffice 6.1 Draw Icon.svg LibreOffice Draw Grafiko bektorialen editorea eta diagramak egiteko tresna erabilgarria, Microsoft Visio horren antzekoa. CorelDRAW hasierako bertsioen parekoa dela esan izan da. Aukera ematen du hainbat diagrama mota egiteko, fluxu-diagramak esate baterako. Maketazio eta edizio aurreratua egiteko tresnak ere baditu, Scribus eta Microsoft Publisher programek dauzkaten antzekoak.
LibreOffice 6.1 Math Icon.svg LibreOffice Math Math: formula matematikoak eta matematikako idazkeraz idazteko eta editatzeko aplikazioa. XML horren aldaera bat erabiltzen du programak, OpenDocument formatu libreak definiturik. Matematikako formulak eta matematikako idazkera bereziko testuak LibreOffice paketeko bulegotika-suite-eko beste aplikazioetan, (Writer, Calc... horietan), txerta daitezke, kapsulatu daitezke.
LibreOffice 6.1 Base Icon.svg LibreOffice Base Datu baseak kudeatzeko programa, Microsoft Access horren antzekoa. Microsoft Access programarekin sorturiko datu-baseak inportatu eta esportatu daitezke, baita beste hainbat formatutakoak ere: (JET), ODBC/JDBC datu iturburuak, baita MySQL, MariaDB, PostgreSQL edo Microsoft Access ere.

XUXEN IV[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LibreOffice aplikazioetan Xuxen txertatu daiteke. (Zuzenketa ortografiko automatikoak, sinonimoak-eta eskaintzen duen aplikazioa da Xuxen). LibreOfficen hedapenen webgunetik XUXEN IV ortografia-egiaztatzailea deskarga daiteke OXT formatuan. Hedapena instalatzeko, joan LibreOffice Writerren "Tresnak -> Hedapenen kudeatzailea..." atalera eta gehitu hedapena bertan.

Hobelex[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hobelex UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak sortutako lexiko zuzentzaile bat da. LibreOffice 5 eta geroagoko bertsioetan txerta daiteke[2]. UZEIkoek euskararako bereziki sortutako teknologia garatu dute, Hunspell SpellChecker motor ezagunetik harago joanez. Betiere Euskaltzaindiaren eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia Batzordearen arauak eta gomendioak betetzeko asmoa du UZEIk.

Hobelex erabiltzeak ez dauka zailtasun berezirik. Zuzentzaile ortografikoek egiten duten moduan, gaizki idatzitako hitzak gorriz azpimarratzen ditu. Horrez gain, morfologikoki ongi egon arren, baliteke hitz horrek hobetsitako beste bat izatea; horiek urdinez azpimarratuko ditu programak. Gainean klikatu eta proposamen zuzenena eskaintzen du euskarazko zuzentzaileak.

  • Deskargatzeko eta instalatzeko >> Hobelex webgunea <<
    Hobelex LibreOfficen instalatzerakoan Huspell SpellChecker motorra desgaitzea komeni da. (Ikus Hobelex eskuliburua)
  • Hobelex - Eskuliburua (Nola instalatu, nola erabili) >> Hobelex eskuliburua (9 orrialdeko pdf)

(Adi eskuliburuko 8. orrialdeko oharrari, gezi berde batekin markatuta: Hobelex gure lexiko-zuzentzaile lehenetsia izatea nahi badugu, Hunspell motorra desgaitu egin beharko).

Euskarazko bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Document Foundation (TDF) erakundeak, Pootle zerbitzari baten bidez, kudeatzen ditu LibreOffice-eko itzulpenak. Euskal lokalizazioa Librezale taldeko boluntarioek eguneratzen dute[3].

LibreOfficen euskarazko itzulpenaren zati handi bat OpenOffice.org euskaratzeko proiektutik dator.

Laguntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LibreOffice suiteko aplikazioek, —testu-prozesatzailea (Writer), kalkulu-orriak editatzeko aplikazioa (Calc), aurkezpenak sortzeko aplikazia (Impress), datu-baseen kudeatzailea (Base), irudi bektorialen editorea (Draw) eta formula matematikoen editorea (Math)—, milaka aukera eskaintzen dizkie erabiltzaileei. Software librearen komunitateak ehunka tutorial eskaintzen ditu online; testu, audio, bideo edo foro formatuetan. Horietako gutxi, oraingoz, euskaraz. Hona hemen laguntza lortzeko zenbait aukera:

Laguntza euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laguntza gaztelaniaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laguntza frantsesez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laguntza ingelesez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LibreOffice paketearen jatorria eta betsioen historia.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]