Hipersomatotropismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Hazkuntza hormonaren (GH) gehiegizko jariaketa da hipersomatotropismoa. Gaixotasunaren kausa somatotropina jariatzen duen adenoma hipofisiarioa izan ohi da.

Fisiopatologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazkuntza hormonak ehunen hazkuntza bultzatzen du zeluletan sintesi proteikoa gehituz eta somatomedinaren ekoizpena kitzikatuz.

Hazkuntza hormonaren ekoizpena gehiegizkoa denean helduengan akromegalia eragiten du eta haurrengan erraldoitasuna.

Erraldoitasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umeetan kartilagoen hazkuntza eragiten du eta kaltzifikatu gabe daudenez, tailaren luzatzea eta erraldoitasun hipofisiarioa eragiten ditu. Hala ere, gorputz atalen arteko proportzioak normalak mantentzen dira.

Akromegalia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helduetan ematen da. Acro- aurrizkiak puntu altuenak edo urrutikoenak izendatzen ditu eta mega-k berriz handia esan nahi du. Beraz, esku, hanka, sudur eta belarri handiak adierazi nahi du.