Hipertrofia ehun edo organo baten handitzea da, zelulen neurria handitzen delako, baina zelula ugalpenik gertatu gabe. Hipertrofia eta hiperplasia ez dira gauza bera, azken honetan zelulen kopurua handitzen baita eta ez beraien tamaina. Mota asko da, baina bentrikuluena, bularrena eta gibelarena dira ezagunenak.[1]
Hipertrofia patologikoa. Gainkarga bati erantzun gisa agertu ohi da. Hasiera batean izaera moldakorra izaten du eta fase honi hipertrofia moldakorra esaten zaio. Honen adibidea bihotzeko hipertrofia da. Gehienetan zelularen handipenarekin batera asaldura agertzen dira bere fenotipoan. Horregatik, hipertrofiak organoaren disfuntzioa ekarri ohi du, fase patologikoari hasiera emanez.