Hiponimo
Hiponimiak orokorragoa den terminoaren (hiperonimoa) eta bere instantzia (hiponimoa) edo adibide partikular eta zehatzagoaren arteko erlazioa erakusten du.
Hizkuntzalaritzan, hiponimoa bere eremu semantikoa beste termino baten eremuaren barnean duen hitz bat da; hau da, hitz edo esaldi bat da zeinen eremu semantikoa bere hiperonimoa baino zehatzagoa den.
Adibidez, kolore (hiperonimoa) hitzaren hiponimoak gorri, beltz eta abar dira. Hiponimoak biltzen dituen terminoari hiperonimo deritzo.Hiperonimo baten eremu semantikoa, hiponimo batena baino zabalagoa da. Hiponimo eta hiperonimoaren arteko harremana ulertzeko modu bat hiperonimoa hiponimoz osatua ikustea da. Hau, ordea, zailagoa da abstraktuagoak diren hitzekin, hala nola, imajinatu, ulertu eta ezagutza.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |