Hippolyte Arnoux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hippolyte Arnoux

Bizitza
JaiotzaFrantzia, XIX. mendea
Herrialdea Frantzia
Heriotzaezezaguna ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, fotokazetaria eta orientalista

Hippolyte Arnoux (aktiboa 1860tik 1890ra arte) argazkilari eta argitaratzaile frantsesa izan zen. 1860ko hamarkadan, Suezko kanalaren indusketa dokumentatu zuen, eta argazkiak Album du Canal de Suez liburuan argitaratu zituen. Garai berean, Port Saideko Zangaki anaien argazki-estudioan lan egin zuen noizbehinka. 1860ko hamarkadan, Antonio Beatoren bazkide izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jaiotze data eta lekua ez dira ezagutzen. 1860tik aurrera Egipton, eta bereziki Port Saiden, Suezko kanalaren eraikuntzaren harira argazkilari gisa lan egin zuen. Bere estudioa, Ferdinand-de-Lesseps plazan kokatua, Canal Photography ere deitzen zaion.

Aldi berean, Port Saiden Zangaki anaien argazki estudioarekin kolaboratu zuen, eta horren froga da gehienetan sultana faltsuak irudikatzen dituzten argazkietan Europako apaingarri faltsu berdinak erabiltzea. Baina 1874an, Arnouxek auzitara eraman zituen Georges Zangaki eta Antippa Spiridion jakin bat, bere lan batzuk erreproduzitu eta saldu zituelako. 1876ko uztailaren 17an, «Egipton indarrean dagoen lege berezirik ez izan arren», auzipetuak auzi-jartzaileari zortziehun franko ordaintzera kondenatu zituen Ismailiako auzitegiak.[2] 1877ko martxoaren 1ean, bestetik, Alexandriako auzitegiak atzera bota zuen haien helegitea.

Arnoux Antonio Beato argazkilari italiarrarekin ere kolaboratu zuen, baita Pascal Sébah argazkilari turkiarrarekin ere. Port Saiden argazkilari gisa aipatzen zitzaion oraindik 1891n argitaratutako Oriental Trade Directoryren 10. edizioan, Zangaki anaiak bezala.[3]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egipton bizi ziren argazkilari askoren antzera, Antonio Beato, Ermé Désiré edo Émile Béchard kasu, Arnouxek antzinako Egiptoko monumentuen, hirietako kaleen eta bertako biztanleen argazkiak egiten zituen; halaber, estudioko erretratuak egiten zituen. Bere lanaren zati handi bat, bestetik, Suezko kanalari eskaini zion. . Argazki hauek Album du Canal de Suez liburuan argitaratu zituen.[4]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hippolyte Arnoux : photographe de l'union des mers. Catalogue d'exposition. Paris, Centre historique des archives nationales, 1996.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]