Edukira joan

Histoire d'O

Wikipedia, Entziklopedia askea
Historie d'O
O-k eramaten zuen lepoko uztaiaren imitazioa.
Datuak
IdazleaAnne Desclos Aury (1954)
Argitaratze-data1954
GeneroaEleberri erotikoa
Jatorrizko izenburuaHistorie d'O
ArgitaletxeaJean-Jacques Pauvert (en) Itzuli
Herrialdea Frantzia

Historie d'O (euskaraz, O-ren historia) 1954an Pauline Réage izengoitiaz frantsesez argitaratutako eleberri erotikoa da. Pauline Réageren benetako literatur izena Dominique Aury zen, jaiotzez Anne Desclos. Hitzaurrea Jean Paulhanek idatzi zuen. Auryk ez zuen argitaratzeko asmoz idatzi, bere amorante Jean Paulhani desafio egiteko baizik.[1] Urte haietan eleberri eskandalagarria izan zen eta herrialde askotan, esaterako Espainian, ezin izan zen argitaratu. Frantzian bertan zenbait sektore debekatzen saiatu ziren. Egilearen benetako izena argitaratu eta 40 urte igaro arte ez zen ezagutzera eman.

Historie d'O eleberriak maitasun sadomasokista baten historia kontatzen du. Protagonista, Pariseko moda-argazkilaria, maiteminduta, harreman auto-txikitzaile batera eramana da. Amorantearen bidez sadomasokismoaz oinarritutako elkarte ezkutu batean sartu da. Behin elkartean iniziazio prozesua izan du eta haren bitartean erabateko mendekokeria onartu. Horren ondorioz, mota guztietako sexu-praktikak jasan egin ditu: zigorrak, sarketak, jipoiak... erabateko sexu-esklabu izan arte.

1975ean, Historie d'O izenburupean, Just Jaeckin zuzendari frantsesak zinemara eraman zuen, Corinne Clery aktorea paper nagusian.

Guido Crepax marrazkilari italiarrak eleberria komikietara eraman zuen. Lana bi liburukitan argitaratu zuen: lehendabizikoa 1975ean eta bigarrena 1984an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]