Hitlerren aurkako atentatuak
Itxura
Adolf Hitlerren aurkako atentatuak. Gutxienez 42 saiakera eman ziren baina guztiek porrot egin zuten, azken buruan diktadoreak SS erakundearen erabateko babesa baitzuen. Gordetzen zituen neurriak, bestetik, handiak ziren: bat-bateko aldaketak agendan, ibilbideak aldatzea, leku berean egon behar zen denbora mugatzea... Esan ohi da ere bere itxura bera zuen ordezko bat zuela; bigarren hori bere ordez agertu ohi zen zenbait tokitan.
Egileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekintza horietan parte hartzen zutenek bazekiten bizitza bera arriskuan jartzen zutela eta haien aurkako mendekua familiari eta lagunei zabalduko zela. Saiakerak jatorri desberdinetan sortu ziren:
- Diktadorearen ingurutik
- Hitlerren politikaren aurka aritzen ziren disidenteak
- Bigarren Mundu Gerrako Aliatuak
Atentatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hemen jasotzen ditugu atentatu saiakera ezagunenak. Ez daude guztiak eta daude batzuei buruz zalantzak daude.
Data | Lekua | Egilea(k) | Gertaerak |
---|---|---|---|
1932 | Kaiserhof hotela (Berlin) | Ezezaguna | Hitlerrek eta bere kolaboratzaile batzuk gaixotu egin zuten Berlinego Kaiserhof hotelaren jatetxe ezagunean afaldu ostean. Pozoiaren erabileraren susmoa egon zen baina ez ziren atxiloketarik egin. Hitlerrek, agian bere dieta barazkijaleari esker, afekzio gutxiago izan zuen.[1] |
1932ko otsailaren 9 | Berlin | Ludwig Assner | Ludwig Assnerrek, alemaniar politikaria eta Bavaria estatuko parlamentuko kidea, Hitlerri gutun pozoitsu bat bidali zion Frantziatik. Assnerren ezagun batek Hitlerri ohartarazi zion eta gutuna atzeman izan zuten. [1] |
1934 | Berlin | Beppo Römer | Freikorps boluntarioen taldeko partaidea izan zen Beppo Römerrek, Labana Luzeen Gaua ondoren, Hitler hiltzeko hitza eman zuen. Ezer egin aurretik Gestapok harrapatu zuen. |
1934 | Berlin | Helmut Mylius | Helmut Mylius doktoreak, Radikale Mittelstandspartei eskuin aldeko alderdiaren burua zen. Alderdiak SS barruan 160 gizonak infiltratu zituen eta Hitlerren mugimenduari buruzko informazioa biltzen hasi zen. Gestapok konspirazioa agerian utzi zuen eta konspiratzaileak atxilotu egin zituen. Myluisek atxiloketatik ihes egin zuen eragin handiko lagunen laguntzarekin, Erich von Manstein Field Marshall tartean. [2] |
1935 | Berlin | Marwitz taldea | Atzerri gaien bulegoko alemaniar ofizial batzuek gutun bat idatzi zuten. "Hitlerren aurkako juramenduak bere esanahia galdu du Alemaniaren alde sakrifikatzeko prest zegoenetik" zen idatzitako gutuna. Bertan "eraso egiteko garaia" zela esaten zuten. Helburua Armadak Hitlerren aurkako estatu kolpea ematea zen.[3] |
1935 | Berlin | Paul Josef Stuermer | Paul Joseph Stuermer doktoreak erresistentzia talde bat agintzen zuen. Partaideak ofizialak, unibertsitateko irakasleak, enpresaburuak eta gobernuko langileak zire. Taldeak Beppo Römerren saiakera barne hilketen saiakera desberdinetan lagundu zuen.[4] |
1936ko abenduaren 20 | Nuremberg | Helmut Hirsch | Helmut Hirsch, judu alemaniarra eta Strasserist Black Front-eko kidea zen. Nazi Alderdiaren egoitzan lehergailuez betetako bi maleta sartzeaz arduratu zen. Agente bikoitza batek saiakeraren berri Gestapori eman zion. Hirsch atxilotua eta hilarazia izan zen. Burua moztu zioten. |
1937 | Berlin | Josef Thomas | Azaroaren 26an Gestapok Josef Thomas, buruko gaixoa, Berlinen atxilotu zuen. Hitler eta Hermann Göring aurka tiro egiteko asmoa zuela aitortu zuen.[5] |
1937 | Berlin | SS uniformearekin jantzitako ezezaguna | SS uniformea jazten zuen gizon ezidentifikatu batek Hitler hiltzen saiatu zen Berlingo SportPalast-en antolatutako elkarreratze batean[5] |
1938ko iraila | Berlin | Hans Oster, Helmuth Groscurth | Hans Oster jenerala eta Wehrmacht-eko goi mailako kontserbadoreek Hitlerrekin bukatzeko plan bat antolatu zuten. Plana Txekoslovakian aurkako gerra deklaratzen bazen jarri behar zen martxan. Asmoa nak Reich Kantzelaritzari eraso egitea zen. Ondoren, Hitler atxilotu edo hil egingo zuten, Gilen II.a Alemaniakoa enperadorea berrezartzeko. Proiektua bertan behera gelditu zen Municheko Itunean Neville Chamberlain lehen ministro britainiarrak Sudeteak Hitlerren eskuetan utzi zituenean. Konspiratzaile hauetako askok 1944ko uztailaren 20ko konspirazioan ere parte hartu zuten.[6] |
1938ko azaroaren 9 | Munich | Maurice Bavaud | Maurice Bavaud Suitzako teologia ikaslea zen. Erreportari gisa mozorrotuta, desfile batean Hitlerri tiro egiteko plan bat diseinatu zuen. Plana huts egin zuen zeren eta aurrean jarritako jendeak ez baitzion utzi ideiarekin aurrera jarraitzea. Parisera itzultzean, tren-zuzendari batek aurkitu zuen eta Gestapori entregatu zuen. Maurice 1941ko maiatzaren 14ko goizaldean hil zuten, gilotinaz, Berlin-Plötzensee espetxean. |
1939ko urriaren 5 | Varsovia | Michał Karaszewicz-Tokarzewski, Service for Poland's Victory | Michał Karaszewicz-Tokarzewski jeneralak eta Poloniako Armadako beste kide batzuek Varsovian Hitlerren garaipenaren desfilean eztanda egiteko ezkutuko lehergailuak detonatzen saiatu ziren. Karga 500 Kg-ko TNT zen eta kokatuta zegoen, Poloniar Sappers-ek lehertu ahal izateko. Hala ere, azken unean, desfilea desbideratu zen eta operazioa porrot egin zuen.[7] |
1939ko azaroaren 8 | Munich | Johann Georg Elser | Georg Elser, arotza alemaniarrak, München Bürgerbräukeller garagardotegian denbora-bonba jarri zuen. Bertan, Hitlerrek, Beer Hall Putsch-aren oroitzapenean, bere urteroko hitzaldia eman behar zuen. Hitlerrek aurreikusita zegoen baino lehenago alde egin zuen eta, bonba lehertu zenean, ez zuen harrapatu. Ondorioz, zortzi nazi hil ziren eta hirurogeita bi zaurituak gelditu ziren. Elser atxilotua izan zen eta bost urte preso eman zituen, Dachau kontzentrazio esparruan. Alemaniako errenditze baldintzagabea hilabete bat aurretik hilarazi zuten. |
1939 | Berlin | Erich Kordt | Erich Kordt alemaniar diplomazialaria eta erresistentziaren borrokalaria, Hasso von Etzdorf ofizialarekin batera atentatua prestatu zuen. Ideia lehergailuak erabiltzea izan zen baina azkenik baztertu behar izan zuten zeren eta Georg Elserren saiakera ondoren lehergailuen kontrola zorroztu baitzen.[8] |
1941–1943 (batzuk) | Berlin | Beppo Römer | Beppo Römerek berriro ere Hitler hiltzeko plan bat prestatu zuen. Horretan Solf Circle-eko erresistentzia taldeko eta zenbait konspiratzaileen laguntza izan zuen. Nikolaus von Halemek dirulaguntzak eman zizkion. Dena dela, atentatua burutzeko aukera izan aurretik Gestapok informazioa jaso zuen. Römer 1944ko ekainaren 16an zigortu zuten eta urte hartako irailaren 25ean hilarazi zuten Brandenburg-Görden Prison-en Brandenburg an der Havelen. [9] |
1943 | Valky, Ukraina | Hubert Lanz, Hans Speidel, Hyazinth Graf Strachwitz | Hubert Lanz generalak, Hans Speidel, Hyacinth Graf Strachwitz eta Paul Loehning generalekin batera, Hitler hiltzeko plan baten datuak zabaldu zituen. Erasoak Ukrainako Kempf armada berezia ikustatzeko diktadorearen bisita batean gertatu behar zuen. Hasierako helburua Hitler atxilotzea zen, bera eta haren ingurukoak tankeez mehatxatu ondoren. Baina Hitlerrek bisita bertan behera utzi zuen eta plana baztertu zen. Strachwitzen izaera ezagututa, plan honen inguruko benetakotasunaz zalantzak daude.[10] |
1943ko martxoaren 13 | Smolensktik hegaldian | Henning von Tresckow, Fabian von Schlabrendorff | Hitlerrek Smolensk bisitatu zuen; han Armadako Taldeen Zentroa zegoen. Bisitaldian eta bueltako hegaldian haren bizitzarekin bukatzeko saiakera desberdinak eman ziren. Georg von Boeselagerren agindupean aireportutik egoitzarako bidean ofizial batzuek Hitlerren aurka aritzea saiatu ziren baina SSen babesa ez zien aukerarik eman. Bazkaltzeko garaian ere tiroz hiltzeko asmoa zuten. Günther von Kluge mariskalak plana ezagutu zuen baina ez zuen ezer esan. Baina Himmler ez zegoen eta atentatuaz libratuko zen; orduan Klugek erasoa debekatu zuen gerra zibilaren beldurrez, SS eta Armada artean tirabira handiak baitzeuden. Azken saiakera lehergailu batez izan zen. Tresckowek eskoltako ofizial bati lehergailua hegazkinean jartzeko eman zion eta horrela egin zuen. Baina hegaldian pizteko mekanismoak kale egin zuen eta ez zen ezer gertatu. Gertatutakoa ikusita, Fabian von Schlabrendorff Alemaniara hegan egin zuen paketea berreskuratzeko. |
1943ko martxoaren 21 | Berlin | Rudolf Christoph Freiherr von Gersdorff | Henning von Tresckowk izan zuen porrotaren ondoren, von Gersdorff generalak bat egin zuen Alemania salbatzeko Hitlerren aurkako konspirazioan. Gersdorff prest zegoen bere buruaz beste egiteko helburu hori lortzeko. 1943ko martxoaren 21ean Hitlerrek Zeughaus Berlin bisitatu zuen; hau Unter den Linden-en armategi zahar bat zen. Beste nazien eta militarren artean hauek bertaratu ziren Hitlerrekin batera: Hermann Goering, Heinrich Himmler, Wilhelm Keitel mariskala eta Karl Doenitz almirante handia. Ideia Gersdorffek, bisitaldiaren gida izan behar zena, berokiaren sakeletan lehergailuak zeramatzan eta berak aktibatu behar zituen. Hitler hil ondoren estatu kolpea zegoen antolatuta. Baina Hitler oso azkar burutu zuen bisita eta Gersdorffek ezin zuen plana burutu.[11] |
1943ko azaroaren 16 | Wolfsschanze | Axel Freiherr von dem Bussche-Streithorst | Claus Stauffenbergek auspotuta, Axel von dem Busschek eraso suizida antolatu zuen. Bera nazien gizonen idealaren irudia zen (garaia, begi urdinekoa) eta negurako armadarako prestatutako uniformea erakutsi behar zion Hitlerri. Sakelan mina bat zeraman eta Hitlerren ondoan zegoenean eztanda arazi behar zuen. Zoritxarrez ekintza bertan behera gelditu zen aliatuen bonbardaketa baten ondoren; bonbardaketan uniformea galdu egin zen. |
1944ko urtarrila | Wolfsschanze | Ewald-Heinrich von Kleist-Schmenzin | Axel von dem Busscheren antzeko saiakera Ewald von Kleist saiatu zen; Kleist Alemaniako erresistentziako kidea zen. Uniformea aurkeztu behar zen baina berriro ere atzeratu zen; azkenik, Hitlerrek berak aurkezpena baztertu zuen. |
1944ko martxoaren 11 | Berghof | Eberhard von Breitenbuch | 1944ko martxoaren 9an Busch eta erresistentziako kide ezkutuak, martxoaren 11an Hitlerrekin hitz egiteko deituak izan ziren. Zita Bavariako Berghofen zen. Henning von Tresckowekin eztabaidatu ostean, Breitenbuch Führer hiltzen saiatuko zela buruan tiro eginez saiatuko zela erabaki zen. Horretarako 7,65 mm-ko Browning pistola bere galtzen poltsikoan gordeta eramango zuen. Beste aukera gainean bonba bat eramanez, elkarrizketaren unean buruaz beste egitearen proposamena baztertu zuten. Condor hegazkin bat bidali zuten Busch eta Breitenbuch biltzeko eta Berghofen sartu ahal izateko baimena lortu zuten baina SSek egun horretan Hitlerrekin zuzeneko bilera izatea debekatu zuten, horrela erasoa sahiestuz.[11] |
1944ko uztailaren 20 | Wolfsschanze | Claus von Stauffenberg | 1944ko uztailaren 20ko atentatua edo Valkirya operazioa bezala ezaguna, Adolf Hitler hilarazteko operazioa izan zen. Von Stauffenberg koronelak eta Wehrmacht ofizial talde batek antolatu zuen. Wolfsschanzen, bilera bat egin behar zen aretoan lehergailu bat jarri zuten. Lehergailuak eztanda egin zuen baina Hitler bizirik atera zen. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Demolition Man: Hitler: from Braunau to the Bunker, 769 or.
- ↑ The German Opposition to Hitler: The Resistance, the Underground, and Assassination Plots (1938-1945), 87 or.
- ↑ Disobedience and Conspiracy in the German Army, 1918-1945, 180 or.
- ↑ History of the German Resistance, 1933-1945, 34 or.
- ↑ a b Famous Assassinations in World History: An Encyclopedia, 227 or.
- ↑ Hans Magnus Enzensberger: Hammerstein oder Der Eigensinn. Eine deutsche Geschichte. Frankfurt am Main, Suhrkamp 2008, ISBN 978-3-518-41960-1
- ↑ Warszawski zamach na Hitlera: Hitler przemknął im koło nosa 2011ko urriaren 5.
- ↑ German Resistance against Hitler: The Search for Allies Abroad 1938-1945, 73 or.
- ↑ History of the German Resistance, 1933-1945, 253 or.
- ↑ Hans-Joachim Röll 2011, 184–186 or.
- ↑ a b Röll 2011, 184–186 or.