Brandenburg an der Havel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Brandenburg an der Havel
Alemania Alemaniako udalerria
Dom160303.jpg
Wappen Brandenburg an der Havel.png
Flagge der Stadt Brandenburg an der Havel.png
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Brandenburgo
Barrutia Brandenburg an der Havel
Udalerria Brandenburg an der Havel
Postakodea 14770, 14772, 14774, 14776
Udal kodea 12051000
Geografia
Koordenatuak 52° 24′ 42″ N, 12° 33′ 22″ E / 52.411666666667°N,12.556111111111°E / 52.411666666667; 12.556111111111Koordenatuak: 52° 24′ 42″ N, 12° 33′ 22″ E / 52.411666666667°N,12.556111111111°E / 52.411666666667; 12.556111111111
Brandenburg BRB.svg
Brandenburg an der Havel hemen kokatua: Alemania
Brandenburg an der Havel
Brandenburg an der Havel
Garaiera 32 metro m.
Azalera 229,71 km²
Demografia
Biztanleria 71.032 biztanle
Dentsitatea 309,22 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 03381
Ordu-eremua UTC+01:00, UTC+02:00
Webgune ofiziala

Brandenburg an der Havel Alemaniako Brandenburgo estatuko hiri bat da. Havel ibaiaren ertzean kokatzen da. 2010eko erroldaren arabera 71.778 biztanle zituen. Oraingo estatuaren jatorrizko herria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eslaviarrek sorturiko Brandenburgo gaztelua Henrike I.a "Txorilaria"k konkistatu zuen 929 urtean. Germaniarrak nagusi izan ziren bertan 983an Hevelli leinu eslaviarraren matxinadak berreskuratu zuen arte. Azken errege eslaviarra, Pribislav, 1150 urtean hil zen eta germaniarra zen Alberto I.ak Brandenburgoko Mangraverria sortu zuen.

Brandenburgo, 1582 urtean

Hiru hirien garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Havel ibaiaren ekialdeko ertzean zabaldu zen 1196an Neustadt (herri berria) sortuz. Une hortan hiru herri desberdin bazeuden ere, herri zaharra, herri berria eta azkenik katedralaren auzoa, ibaiaren uharte batean. 1314-15ean Hansa Ligan sartu ziren Brandenburgoko Herri zaharra eta Herri berria.

Hogeita Hamar Urteko Gerrak (1618-1648) kalte handiak eragin zituen eta Mangraverriaren gortea Potsdamera aldatu zen. Honek herriaren garrantzia nabarmen gutxitzea ekarri zuen. Honen ondorioz herri zaharrak eta berriak bat egin zuten 1715ean. Katedralaren auzoa ez zitzaien 1928 arte batuko. XIX mendearen amaiera aldera asko industrializatu zen Brandenburgo. Altzairugintza, txirrindulagintza eta jostailugintza nabarmendu ziren batez ere.

Bigarren Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren Reicharen garaian naziek Brandenburgoko herri zaharrean txertaturik Alemaniako lehenengo kontzentrazio-esparrua eraiki zen. Neuendorfer Straße kalean zegoen kontzertrazio-esparrua txiki gelditzean, hau itxi eta Brandenburg-Görden gartzela erraldoian sartu zituzten 4.300 preso. 1939 urtean gaixotasu psikikoak zituztenak hiltzeko Brandenburgoko Eutanasia Zentrua (NS-Tötungsanstalt Brandenburg) eraiki zuten.

Bestalde Bigarren Mundu Gerran erabiliko ziren hegazkin ugari egin ziren Brandenburgo. 1945ean aliatuen bonbaketak jasan zituen eta hiriaren %70a erabat suntsitua gelditu zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Katedralaren uharte (Dominsel): San Pedro eta San Paulo katedrala dagoen uhartea da, 1165ean erromaniko estiloan eraikitzen hasi zena eta XIV mendean estilo gotikoan bukatu zena. Alemaniako organo barroko ezagunenetakoa du, 1725 urtekoa.
  • Santa Katalinaren eliza (Katharinenkirche): Hiri berriko eliza nagusia da, 1401ean adreiluz eraikitako eliza gotikoa hain zuen ere.
  • Udaletxe zaharra (Altstädtisches Rathaus): Hiri zaharrean dago, hau ere adreiluzkoa da. 1474ean eraikiz en eta bere aurrean Errolanen estatua dauka, hiriaren askatasunaren sinbolo dena.
  • Harresiak: Harresiaren zati batzuk mantendu dira, bai eta harresietako lau dorre ere, Steintorturm eta Mühlentorturm (Hiri berrian), eta Rathenower Torturm eta Plauer Torturm (Hiri zaharrean).

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brandenburg an der Havel Aldatu lotura Wikidatan