Gilen II.a Alemaniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gilem II.a Alemaniakoa

Friedrich Wilhelm Viktor Albert von Hohenzollern, Gilen II.a, (1859ko urtarrilaren 271941eko ekainaren 4) Alemaniako azken enperadorea (Kaiser) izan zen eta Prusiako azken erregea (König), 1888 urtetik 1918 urtera bitartean.

Gilen I.aren biloba zen. Agintea bere eskuetan hartu eta Bismarck egotzi zuen, ez baitzetorren bat harekin, ez barneko, ez atzerriko politikan. Lurralde aurreratu bateko buruzagi izan nahirik, "bide berria" (neue Kurs) ireki zuen, Alemania Europako industriaren gidari bihur zedin; baina lege aurrerakoiak bultzatu bazituen ere, ezin izan zion aurre egin langileen ezinegonari. Politika kolonial konkistatzailea bideratu zuen Bülow kantzilerraren eraginez. Errusiarekin zuen hitzarmena hautsi eta Austriari eta Italiari hurbildu zitzaien (Hitzarmen Hirukoitzaz, 1907 eta 1912an). 1918an agintea utzi behar izan zuen eta Holandara erretiratu. Lehen Mundu Gerra piztu izana berari egotzi zitzaion. Pastoral bat hari buruz egin da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen II.a Alemaniakoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Alemania
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.