Hizkuntza-komunitate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Hizkuntza komunitatea kontzeptu klabea da bai soziolinguistikan bai hizkuntzaren soziologian. Izendatzeko hainbat modu dauden arren (hiztun komunitatea, hiztun taldea, ... ) euskaraz nagusitu den izendapena hizkuntza komunitatearena da. Ingelesez speech community da eta hortik beste hizkuntza guztietara egin du salto.

Hizkuntza komunitatea definitzeko ere hainbat eta hainbat modu daude. Osatuenetarikoa, aldiz, Mari Jose Azurmendik emandako definizioa da. Horren arabera,hizkuntza komunitate batek nahitaez hainbat osagai izan behar ditu, hizkuntza komunitatea izateko. Honako hauek dira osagaiak:

  • Ingurune eta lurraldetasun politiko-juridiko-sozial jakin batean kokatua egon behar du.
  • Hiztun multzoa izan behar du.
  • Funtzionatzeko norma komunitario bereziak izan behar ditu hiztun multzo horrek.
  • Hiztun multzo horrek erabili egin behar du delako hizkuntza. Jakitea ez da nahikoa (adibidez, latinak ez du hizkuntza komunitatea osatuko, erabiltzen ez delako).
  • Hiztun multzo horrek jarrera eta ekintza komun batzuk egin behar ditu (adibidez, Euskal Herrian dauden hiru islandiarrek ez lukete osatuko hizkuntza komunitatea elkarrekin jarduten ez badute).