Hizkuntza errepertorioa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hizkuntza errepertorioa da hizkuntza komunitate bateko kideek pasiboki zein aktiboki eskura dituzten hizkuntz eta komunikazio baliabide guztiak (hizkuntza bateko edo gehiagoko aldaerak). Errepertorioaren aldaera horiek ez dira mugatzen euren jatorriengatik edo euren unitate estrukturalarengatik, baizik eta hizkuntz komunitate jakin batean duten erabilera edo eginkizunengatik. Soziolinguistikari ez zaizkio barruko mugak interesatzen, baizik eta hizkuntz desberdintasunek dakartzaten arazoak eta esanahi sozialak.

Hizkuntz errepertorioa deskribatzeko, honako elementuen arteko lotura erakutsi behar da: botere sozial eta politikoaren banaketa eta hitz egin eta idazteko modu zehatzen balioztatze eta ezarpena. Aipatutako bi faktoreak historikoki aldatzen dira. Kode edo aldaera bakoitzak azalduko du edo azaldu ahal izango du esanahi sozial jakin bat.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]