Hizkuntza gatazka

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Hizkuntza gatazka gertatzen da elebidunak diren hainbat hizkuntza komunitateetan. Izan ere, bi talde linguistiko kontaktuan daudenean bi egoera gerta daitezke:

  • Diglosia: egoera egonkorra da. Hizkuntza bakoitzak funtzio batzuk betetzen ditu eta batak ez du bestea ordezkatzen.
  • Hizkuntza gatazka: hizkuntza komunitate bakoitzak bere interesak ditu eta horiek sarri askotan ez dira bateragarriak. Hori gertatzen denean, hizkuntza gatazka sortzen da. Gatazka hau gehienetan ordezkatze prozesu bati loturik doa.

Hizkuntza gatazkaren kontzeptua Kataluniako soziolinguistikak sortu zuen. Haren arabera, kontaktuan dauden bi hizkuntza komunitatek desoreka egoera sortzen dute. Izan ere, horietatik bat menperatzailea izango da eta bestea menperatua.

Baina hizkuntza gatazka ez da determinista, dinamikoa baizik. Horren arabera, hizkuntza gatazka baten ondorioz, hizkuntza komunitatea desager daiteke edo menperatutako hizkuntza euren estatusa berreskuratu dezake.

Eta hizkuntza gatazka ez da kontzeptu negatiboa. Gatazka beharrezkoa izango da egoera soziolinguistikoa iraultzen hasteko. Gatazka barik, normalizaziorik ez da egongo Kataluniako soziolinguistikaren arabera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]