Edukira joan

Hizkuntza natural

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hizkuntza natural[1] terminoa erabili ohi da bereziki giza hizkuntzaz mintzatzeko. Haren esanahia gizakiak sortutako hizkuntza formalei kontrajartzen zaie.

Hizkuntza naturala helburu komunikatibo bat duten jatorrizko hiztunek osatzen duten kulturari esker bilakatzen da. Adibidez, txinera, euskara, gaztelania eta ingelesa hizkuntza naturalak dira.

Hizkuntza formalarekiko ezberdintasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza formalean ez bezala –hor, kate edo perpaus baten esanahia bere aspektu edo formaren menpe baino ez dago–, hizkuntza naturaletan semantika edo esanahi espezifiko edo kontestualak parte hartzen dute perpausaren zuzentasun eta esanahian. Horrek bere ikerketa zailtzen du.

Hizkuntzalaritza hizkuntzak aztertzeaz arduratzen den arloa da: edozein komunikazio prozesu definitzen duen arau bilduma da.

Komunikazio arauak daudenez, hizkuntza natural zehatz bat ere defini daiteke, sor eta erabil daitezkeen perpaus sorta gisa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]