Hizkuntza ofizial

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hizkuntza ofizial deritzo herrialde, estatu nahiz beste lurralde batean lege balioa duen hizkuntzari. Legegintzan eta administrazioan erabiltzen dena izaten da, oro har.

Esate baterako, Espainiako hizkuntza ofiziala gaztelania da eta Frantziakoa, frantsesa. Lurralde jakin batzuetan, Espainiar legeak beste hizkuntza batzuei ere onartzen die, gaztelaniari bezala, ofizialtasunaren estatusa. Horrela, euskara hizkuntza koofiziala da Euskal Autonomia Erkidego osoan eta Nafarroako Foru Erkidegoko iparraldean. Frantziako hizkuntzetatik, ofizialtasun estatusa duen hizkuntza bakarra frantsesa da. Beraz, euskara ez da koofiziala ez Lapurdin, ez Nafarroa Beherean ezta Zuberoan ere, Nafarroa Garaiko hegoaldean koofiziala ez den bezala.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.